Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu.

Korrika Kulturala egitaraua

Otsailak 26 Garralda

  • 12:00 Plazan Esku dantzak, oreka eta malabareak ume eta gazteentzat

Martxoak 4 Erronkaribar

  • Dokumentalaren emanaldia eta “Gurerara” musika emanaldia Oskara Estangarekin

Martxoak 5 Ezkaroze

  • 12:00, Ezkarozeko plaza. Aurkezpen jaia: Dokumentalaren emanaldia, puzgarria, eskulan tailerrak, material salmenta (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan)

Martxoak 12 Auzperri

  • 12:30 Kantu-jira Porrotxekin
  • 14:30 Bazkaria frontoian
  • 17:30 Zarautz, Lasarte, Orreaga eta Aurizberriko abesbatzen kontzertua
  • amaitutakoan kalejira

Martxoak 17 Otsagabia

  • 19:30, Otsagabiko kontsultategia, “Gurerara” musika emanaldia Oskara Estangarekin. Ondoren, afaria Auñamendi jatetxean (20€)

Martxoak 18 Erronkaribar

  • Bertso afaria

Martxoak 19 Agoitz

  • Euskararen eguna

Martxoak 20 Nagore(Artzibar)

  • 11:00etan korrika txiki eta 12:00etan ikuskizuna(azken hau konfirmatzeke)

Martxoak 25 Urrotz-Hiria

  •  18:00etan korrika txiki, aurkezpena eta desfilea

Martxoak 26 Lintzoain

  • Korrika Festa

Martxoak 26 Auritz

  • 18:00 Musika eskolaren kontzertua

Martxoak 26 Zaraitzun

  • 11:30, Karrika korrika bizikletaz, Itzaltzu, Jaurrieta eta Uskartzetik abiaturik; Orontzen amaiera bermutarekin

Martxoak 26 Erronkaribar

  • Karrika korrika Bidankozetik Burgira.

Apirilak 2 Garralda

  • Kontzertuak eta gaupasa- Beranduegi erromeria, Mala Hierba, Nikotina, BaiZera! eta Trikidantz

 

Garazi Iribarren Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu