Egun On, Auñamendi! Korrika kulturala eta Donbass-eko egoera Hala Bedin

Gaurkoa Korrika Kulturalaren inguruan solasten hasi dugu AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin. Ondoren, Erronkariko konexioa huts egin digunez Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina Donbass-en inguruan solasten aritu den.   Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]