Iaz abiatutako artelanari segida emateko lan-talde irekia abian aetzendako elkargunea helburu

Iaz ekin zioten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailea burutzeari. Prozesuak harrera bikaina izan zuen eta bertatik ideiak jaso, landu eta egutegiaren baitan kokatzera eraman die Aezkoako Batzarreko kideei. Lan honetan prozesuan parte hartu zuten zenbait lagunen laguntza izan dute eta ireki nahi dute are gehio artelan erraldoi bat garatzeko, bertako lehen ideia garatzeko, jenerazio arteko disziplina anitzetako toki bat, hala adierazi zuten lagun askok, Aezkoak bertakoendako elkargune bat behar duela. Lan hori aurrera ateratzeko Aezkoako Batzarreak aurrekontuetatik 20000€ atera ditu eta horretara bideratuko ditu. Gaur honetaz solasean, lan talde horren parte den Ander Goikoa izan dugu gurean.

Hurrengo bilera ostiral honetan (Maiatzak 5) arratsaldeko 18:30tan Aezkoako Etxean izanen da.

 

 

 

  

Ander Goikoa Irati Irratian:

Iruzkindu