Oskar borraska eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaur izan gara David de Andresekin . Lehendabiziko partean Oskar borraskaren inguruan solastu gara, ekainean ez-ohikoa baita holakoak sortzea. Ondoren, asteburu honetarako iragarpena eman digu Davidek.

Iragarpena:


Ostirala (Ekainak 9):
Giroa goibela goizean ostarte eskas batzuekin. Tenperaturak aurreko egunekoak izanen ditugu eta arratsaldean haizeak hegoaldetik mendebaldera eginen du eta honek ekaitzak lehertzea ahalbidetu dezake.
Larunbata (Ekainak 10):
Giro lasaia goizean hegoaldeko ukitua duen haizearen eraginez. Arratsaldean giroa hodeiez betetzen joanen da baina ez da prezipitazio esanguratsurik espero. Tenperatura berdin jarraituko du eta haizeak egunaren amaieran iparraldetik finkatuko da.
Igandea (Ekainak 11):
Goiza hodei eta ostarteekin pasako dugu tenperatura eta haizea aurreko eguna amaitu bezala jarraituko dutelarik. Arratsaldean altueran haize hotzdun masa batek ekaitzak lehertzea eragingo du zenbait tokitan nabarmenak izan daitezkeela.

 

 

 

  

David de Andres Irati irratian

Iruzkindu