Igandean jaia batekin amaituko da Aurizberriko eskolako Guraso elkarteak antolatutako Bertatik Bertara proiektua

Ikasturtean zehar elikadura burujabetzaren ideia lantzeko Bertatik Bertara proiektuaren baitan ibili dira Aurizberriko Eskolan. Guraso elkartearen ekinaldi honek hamaika tailer, hitzaldi eta ongi pasatzeko uneak eduki ditu, baita zenbait produktore eta lagunekin zubiak eraiki ere. Hasieran zituzten helburuak aise beteta Aurizberriko Hazien Liburutegia bidelagun izanik beraiek lantzeko baratze bat lortu dute ere. Proiektuari amaiera emateko, igande honetan amaiera jaia izanen dute Aurizberriko eskolako patioan eta hau aitzakitzat hartuta bertako Guraso Elkarteko kidea den Jokin Kanpionekin izan gara solasean.

 

 

 

  

Jokin Kanpion Irati Irratian:

Iruzkindu