Euskal Herria Bilduk irabazi zituen pasa den igandeko hauteskundeak

Agoitzen eta Pirinioan holan suertatu da, Euskal Herria Bildu koalizioak lortu zituen bozka gehien (1258 eta bozken %36,73) pasa den igandeko hauteskunde orokorretan. Herri edo hautes-barruti guztietan suertatu zen garaile, Orreaga (PP-UPN), Sartze(PSOE) eta Garde(PSOE) izan ezik. Parte-hartzeari dagokionez, hauteskunde hauetan Pirinioetan deituta ziren 4 pertsonatik 3k eman zuten euren botoa, hots, %75ak hartu zuen parte.

Parte hartzeaz ari garela nabarmentzekoak Orreaga (%100 eko parte-hartzea) eta Aribe (%90ko parte-hartzea). Kontrara parte hartze eskasena Arian (%58,54) eta Luzaiden (%59.6). Agoitzen aldiz parte-hartzea %69,96an kokatu zen eta bertan Euskal Herria Bildu izan zen garaile 513 bozka lortuta.

Datuak alderdika:
Pirinioetan:
Euskal Herria Bildu 1258 bozka
PSOE 620 bozka
UPN 472 bozka
SUMAR 359 bozka
Geroa Bai eta PP 294 bozka
Vox 55 bozka

Agoitzen:
EH BILDU 513 bozka
PSOE 275 bozka
SUMAR 174 bozka
UPN 129 bozka
PP 91 bozka
Vox 62 bozka
Geroa Bai 45 bozka

HauteskundeOrokorrakPirinioa

Iruzkindu