Euskal Herria Bilduk irabazi zituen pasa den igandeko hauteskundeak

Agoitzen eta Pirinioan holan suertatu da, Euskal Herria Bildu koalizioak lortu zituen bozka gehien (1258 eta bozken %36,73) pasa den igandeko hauteskunde orokorretan. Herri edo hautes-barruti guztietan suertatu zen garaile, Orreaga (PP-UPN), Sartze(PSOE) eta Garde(PSOE) izan ezik. Parte-hartzeari dagokionez, hauteskunde hauetan Pirinioetan deituta ziren 4 pertsonatik 3k eman zuten euren botoa, hots, %75ak hartu zuen […]

Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruan hitzaldia antolatu du EH Bilduk Ezkarozen

Gaur Euskal Herria Bilduko parlamentaria den Adolfo Araiz izan dugu gurean. Bihar (martxoak 18) Ezkarozen Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruko hitzaldia antolatu baitute. Bertan Eskoziako garapen agentzia batean aritutako SNP alderdiko kidea den Rob Gibson izanen da euren esperientzia partekatzen. Aprobetxatu dugu ere, Pirinioko ponentziaren batzordeko zuzendari dela  Pirinioetan egin den lanaren inguruan solasteko.   […]

Euskal Herrian mugarik ez daudela aldarrikatzeko elkarretaratzea igandean Iturzaetan.

Frantziako estatuak pasa den urtarrilaren 8an zenbait muga itxiarazi edo kontrolpean ezarri zituen. Hasiera batean pandemiaren aitzakipean eta segurtasunaren izenean ondoren. Honek, Xiberua , Zaraitzu eta Erronkariko biztanleengan eragina izan ez ezik inposaturiko muga bat berrezartzea ekarri du. Honengatik, pirinioaz bi aldeetako lagunak batzen ibili dira eta ekimen bateratua egitea adostu dute. Lehen ekimena zehazki […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Pirinioko plana eta SOS Kultura

Gaur saioa hasteko Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Ondoren, Joseba Martinez EH Bilduko zinegotziari garaian egin genion elkarrizketa berreskuratu dugu Pirinioko Planaren aurkezpen saioa dagoela gogoratzeko. Bukatzeko, Hala Bedi irratian Mikel Pikazari Kulturaren egoeraren inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Egunon Auñamendi! Hauteskunde osteko emaitzak, balorazioak eta elkarrizketak

Azaroaren 10eko hauteskundeak aztertu ditugu, herriz herri, Pirinio osoan. Auritzen Unai Irigarairen iritzia jaso dugu, eta Joseba Martinezek ere igorri digu Erroibarreko balorazioa. Euskalerria irratiko Lohitzune Amatriak aukera eman digu Nafarroako emaitzak aztertzeko eta bigarren orduan PSNko Ainhoa Unzu erronkariarrarekin mintzatu gara. EH Bilduk Madrilen izango duen ordezkaria, Bel Pozueta ere Irati irratian mintzatu da, […]

Egunon Auñamendi! Emakumeen ahotsa: Abaurregainako Hilarriak, Aurizberriko liburutegia, Pirinioetako ponentzia Bakartxo Ruizekin eta euskara kontuak aztergai

Emakumeen ahotsa bilakatu da gaur Irati irratia. Abaurregainako Hilarrien museoak ingurugiro saria jasoko du datorren urriaren 29an Madrilen, eta museoari buruz mintzatu zaigu Naiara. Aurizberriko liburuzainak ere kontu ugari ditu kontatzeko, tartean herriaren sorreraren 750 urteurrenaren karietara antolatutako ekitaldiak. Pirinioetako ponentzia Nafarroako parlamentuanBakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria ere Irati irratian izan da, eta Pirinioetako ponentziaren […]

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erro ibarrean zuntz optikoari buruzko informazioa eskaini du udalak

Joseba Martinez EH Bilduko hautetsia izan da Irati irratian Erro ibarreko berriak kontatzen. Aurreko astean hainbat bilkura egin dituzte herri ezberdinetan zuntz optikoari buruz, eta horren berri eman digu Irati irratian. Joseba Martinez (EH Bildu) entzuteko.