Euskara izanen da protagonista urriaren 8an Orbaitzetako Kultur Olan izango den Bortuetako Euskarazokan

Euskara hutsean produktuak saldu eta erostea helburua duen azoka bat da Euskarazoka. Hala ere, igandean Kultur Olan izanen den hori, merkatu soil bat baino gehiago izanen da, hainbat ekimen antolatu baitituzte honen inguruan. Euskarazokaren ideia Atarrabiako Karrikaluzek egindako ekimen batetik Ainhoa Elizalde Ojerrek hartua da eta honi tokia eta bidelagunak Orbaitzetako Kultur Olan gehitu zaizkio. Egunean zehar, Aezkeraren eleategiaren aurkezpena izanen da baita Pirinioetako toponimiaren inguruko mintzaldia ere. Hau gutxi balitz, Aezkoako erraldoiak, bertsolariak eta Pirinio Kantuz izanen dira Bortuetako Euskarazoka alaitzen eta girotzen. Honen inguruan, Ainhoa Elizalde Ojerrekin elekatu gara eta berak adierazi digu Bortuetako 30 ekoizle eta elkarte izanen direla azokaren bueltan.

 

 

 

Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:

Iruzkindu