Euskara izanen da protagonista urriaren 8an Orbaitzetako Kultur Olan izango den Bortuetako Euskarazokan

Euskara hutsean produktuak saldu eta erostea helburua duen azoka bat da Euskarazoka. Hala ere, igandean Kultur Olan izanen den hori, merkatu soil bat baino gehiago izanen da, hainbat ekimen antolatu baitituzte honen inguruan. Euskarazokaren ideia Atarrabiako Karrikaluzek egindako ekimen batetik Ainhoa Elizalde Ojerrek hartua da eta honi tokia eta bidelagunak Orbaitzetako Kultur Olan gehitu zaizkio. […]