UDAzkenaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu.

Iragarpena:

Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean ostiralean hegoaldekoa nagusituko delarik eta larunbatean aldiz iparraldekoa. Igandean ez da antzemango haizerik eta zeozer sumatzekotan ipar haize ahula izanen da.

 

 

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu