Udazken fronteen datuak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Urriaren erdialdetik Atlantikotik fronteak sartu eta sartu dabiltza eta datu esanguratsuak utzi dizkigu horrek David de Andresek eginiko errepasoan entzun izan dugun bezala. Horren ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu.

Iragarpena:

Asteartea(Urriak 24): Ostarteak zabalduko dira eta tenperaturak mantendu eginen dira. Hego mendabaldeko haizea izanen da nagusi eta aukera gutxi dauden arren baliteke arratsaldean euria edukitzea.
Asteazkena(Urriak 25):
Asteartearen giro antzekoa, nahiz eta tenperaturak igoko diren eta haizearen norantza hego eta hego mendebaldekoa izanen den. Arratsaldean euria edukitzeko aukerak areagotu eginen dira ere.
Osteguna(Urriak 19):
Udazkeneko giro goibela nagusi. Egunaren lehen orduan euri gutxi espero den arren baliteke euria izatea, arratsaldean euritsu geratuko delarik. Tenperaturak jeitsi eginen dira eta haizea hego-mendebaldetik hasi eta arratsaldean mendebaldetik finkatuko zaigu.

 

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu