Gure Zirkua heldu da ETB1-era!

Gure Zirkuak”, Iker Galartzak sortutako Euskal Herriko lehen zirku ibiltariak, 6 urte daramatza Euskal Herriko herri eta txokoetan magia, poza eta ilusioa zabalduz, eta laster ETB1-en “GURE ZIRKUA HELDU DA” saioan zirku batean 24 orduz bizitzea zer den ezagutuko dugu.

Gu saioko zuzendariarekin izan gara, kontatu diezagun nola igari duten grabazioa udako hilabeetan Euskal Herrian barna; zeren eta lan egiteaz gain, zirkuko kideek ondo pasatzen ere ederki dakite. Gainera, Oriora iritsi direnetik herritarrekin harreman bikaina egin dute eta, besteak beste, Asier Gozategiren bisita jasoko dute. Orion eskainiko duten emanaldira, zirkuko lagunentzako erreferente izan diren Pirritx eta Porrotx pailazoak ere gerturatuko dira.

 

 

 

Irati Sarasua Irati Irratian:

Iruzkindu