Nafar Gobernutik eratorritako partida bat zela Agoitzeko udalak hirigintza jasangarriaren inguruan parte-hartze prozesua abiatuko du ostiralean gazteen ahotsa entzun eta ideiak jasotzeko. Gazteak aukeratu dituzte ardatz, haiek baitira etorkizuneko Agoitz hori disfrutatuko eta kudeatuko dutenak. Azaroaren 9a bitarte lan saio desberdinak eginen dituzte Mikel Baztan bidelagun dutelarik, zeinetan ideiak plazaratu eta baloratu eginen diren, prozesua amaitzean egingarriak eta bideragarriak diren horiek aurrera eramateko. Honen inguruan aritu gara Ingurugiro zinegotzia den Elisa Ayape lagunarekin.
Elisa Ayape Irati Irratian