Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]

Auritzeko eskola eraikinari beste erabilera bat emateko prozesua abian

Gure zonaldean albiste txar batek beste motatako aukerak ekar ditzazke eta Auritzeko eskolaren itxierak horren adibide bat da. Datorren ikasturtean zoritxarrez ez da ikaslerik egonen bertan eta hori ikusita Auritzeko udalak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eman zion bertan proiekturen bat garatzeko aukera. Aukera hori Eutsi Mikrokoopratibaren laguntzarekin modu parte-hartzailean eraikiko dute, biztanleriari galdetuz zer motatako […]

Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Gu Pirinioaren aurkezpena

Hiru urte pasa dira Pirinioarendako 5 minutu eskatzen ibili ginela. Ezkeroztik lan handia egin da eta egiteke dago. Horren bidean Nafar Gobernuak, Pirinioko Mahaiak eta bertako kolektiboek Gu Pirinioa ekimena jarri dute abian. Gaurkoan, honen aurkezpena ekarri dizuegu oraindik lan asko geratzen zaigula ikusirik. Aurkezpena Irati irratian

Egunon Auñamendi! Euskararen egunean, Biba Nafarroa aldarrikatuz

Saio berezi xamarra egin dugu gaur. %100 euskaraz. Abenduaren 3an IRATI IRRATIA ez da itzali! Etxera bidean jarri gara, baina hizkuntzari so eginez, batez ere. Mila esker Zerika egiten duzuenok, elkarrizketatu ditugun euskaldunak, kantuak eskaini dituzuenak, bertsoak kantatu, abestiak eskaini dituzuenak. Gaur, Egunon Auñamendi! saioa Pirinioko ahotsa izan da, euskaraz. Euskararen eguna Irati irratian (saio […]

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.