Hatortxuk agur esanen dio 30 edizioetako ibilbideari

Berriozarren 1999an hasi zuen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia bere ibilbidea. Hiltze edo amaitzera bidean sortu zen eta euskal preso eta iheslarien aferari elkartasun ekarpena egiteko nahia zuen helburu. 30 edizioren ostean Lakuntzan esanen du agur jaialdiak, 100 talde inguru batuko duen auzolanean antolatutako jaialdi honek. Hatortxu aurrera ateratzeko 7049 txanda bete beharko liratezke dena ondo bidean joan dadin. Honen inguruan aritu gara gaurkoan Oihan Ekiza antolakuntza lanetan dabilen lagunarekin.

Txanda egin nahi izanez gero Auñamendi eskualdeari bi txanda egokitu zaizkio, ostegunean barra turnoa 1:00-7:00 (2 lagun faltan) eta igandean 14:00-20:00 Antipaniko (3 lagunen faltan).

 

Informazio gehiago : Hatortxuren webgunean

 

 

 

Oihan Ekiza Irati Irratian

Txanda egitera animatzeko sortutako kanta:

Bi T´erdi kantua ere sortu zuten azken edizio honetarako:

Iruzkindu