Erronkariko ondare inmateriala jasotzeko auzolanaren fruituak aurkeztuko dituzte gaur Erronkariko Etxean

2021ean abiatu zuten Borta proiektua Erronkariko Ibarrrako Juntak eta Bardeetako juntak . Lan honetarako Labrit Ondarea eta Komunikazio enpresaren laguntza eskatu eta bertako ondare inmateriala ezagutu eta gordetzeko Borta proiektua jarri zuten martxan. Generazio desberdinetako lagunen arteko elkarrekintzatik sortutako proiektua da eta auzolan erraldoi baten bitartez lortu dute ondare hori ezagutu eta gordetzea. Honen inguruan […]

Bidankoze, erasoen aurrean herri eredugarria

Asteazken goizean, kirola eta turismoa sustatzeko hainbat panel spray beltzarekin agertu ziren estalita, honi gehituta “Domingueros fuera” pankarta erraldoi bat jarri zutela. Eraso honek segituan egon zen bidankoztarren ahotan eta baita martxan jarri ere. Asteazken eguerdirako, auzolan jendetsu baten ondoren panel guztiak berrezarrita ziren. Honetaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin egon gara eta berak maisuki adierazi […]

Biba Gartxot!Asteburu honetan euskal kulturarekin zita Itzaltzun.

Urtarrilaren erdialdera iritsita, beste behin ere Gartxot Egunaren atarian gaude. Euskal sormenaren plaza bilakatuko da Itzaltzu asteburuan eta honetaz solasteko Gartxot ekimeneko kidea den Maite Aranburu izan dugu. Beraren laguntzaz programa eta irizpideak errepasatu ditugu eta aukera aprobetxatu du gu gonbidatzeko, asteburu zoragarriaz gozatzeko aukera izanen baita. Programa osorik: Maite Gartxot ekimeneko kidea Irati irratian