Eliz-Eskoletan izandako abusuen inguruko dokumentala proiektatu zen Artzin larunbatean

Lizarrako Eliz-Eskolan izandako abusuen biktimen testigantza publikoak izan ziren lan honen abiapuntua. Biktima horiek antolatzen hasi eta Iratxe Perez Barandalla ekoizle eta zuzendariarekin harremanetan hasi ziren. 2019. urtea zen, abusuen afera publikoki eztanda egin berritan eta honen inguruan hasi ziren lanean. Testigantzen dokumentala bat izateaz gain, min baten inguruan biktimak nola antolatzen joan diren bildu […]

Erabakien inguruko hausnarketa dakarren dantza emankizuna igandean Agoitzen

Erabakiak gure egunerokoan txertatuak ditugu eta horiek nola eman gutxitan jakiten dugu. Erabaki horien inguruko hausnarketa dakarte Erain Dantza konpainiako kideak Agoitzera DNA dantza garaikidearen jaialdiaren baitan. Konpainia moduan 2 urte eramanik ere eskarmentu handia duten bi lagun ekoitzi dute 40 minutuko proiektu hau. Julia Razkin eta Ioar Labat ditugu, igandean taula gainean izanen ditugunak. […]

Almadiaren eguna indartsu dator larunbata honetan Burgira

Ezka ibaiko urak bezala gogotsu dator aurtengo Almadiaren Eguna Burgira. Ondare Kulturala bezala izendatutako jai honek zentralidadea hartzen du Nafar Pirinioetan. Urtero ere zita aprobetxatu egiten dute pertsona eta erakunde edo elkarte bat omentzeko, aurtengo omenduak Jean Marie Ekai musikaria eta Izabako Kurruskla elkartea izanen direlarik, hauek izanen dira aurtengo urrezko almadiak. Goiz goizetik hasiko […]

Apirilaren eta itzalaldiaren errepasoa eta zubirako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apirileko datuak eta asteleheneko itzalaldia izan dugu hizketagai David de Andres lagunarekin. Ondoren aste amaiera honetan dugun zubirako eguraldi iragarpena eman digu.        David de Andres Irati irratian

Aezkoako 160 lagunek babestu dute Aezkoako EH Bilduren hautagaitza

Zerrenda bakarra izateak parte-hartzeko grina jeitsi badu ere, zentsoan pertsona gutxiago izanik 165 lagun hurbildu dira bozka-lekuetara Aezkoako Batzarrerako bozetan parte-hartzera. Horietatik, 160k aldezko bozka eman diote EH Bilduk aurkeztutako zerrendari (zentsoaren %21,44). Aezkoako Euskal Herria Bilduk jada irabazita zituen hauteskundeak zerrenda bakarra aurkeztu baitzen, baina deia luzatu zieten herritarrei hautes-mahaietan euren babesa adierazi zezaten […]

Apirilaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Apirila euritsua izaten ari dela komentatu dugu David de Andres lagunarekin. Egun gutxiko etenaldia izan baitute prezipitazioek udaberri hasiera honetan. Horren ostean, asteburu honetarako eguraldi iragarpena ekarri digu.        David de Andres Irati irratian

Aezkoako Batzarre Nagusirako hauteskundeak izanen dira igande honetan

Aezkoak berriz ere hautes-mahaietara deia jaso du, kasu honetan bere Batzarre Nagusia aukeratzeko. Zerrenda bakarra aurkeztu egin da bigarren itzulian, EH Bilduko zerrenda alegia , zeinetan bi lagunek errepikatu egiten duten, beste guztiak berriak izanda. Gaur gaia jorratzeko errepikatzen duten horiek izan ditugu, Karlos Bueno eta Juantxo Merino, haiekin pasatako legegintzaldiaz eta etorkizuneko erronkaz aritu […]

Pintaketa arrazistei aurre egiteko elkarbizitzaren alde eta arrazismoaren kontra batzeko deia egin du Agoitzeko udalak

Agoitzen bi aste dira herrian barna izaera arrazistadun margoketak agertu zirela. Hauek autoritateen aurrean salatuak izan ziren eta udalak gaitzespen mezua helarazi zion herriari eta elkarbizitzaren aldeko mezua zabalduz. Hori bakarrik ez eta ostirala honetan elkarretaratzea egitera deitu dituzte herritarrak arratsaldeko 19:30tan udalaren parean. Hau aitzakitzat hartuta Gizarte-Ongizate alorra daraman Ana Cosin zinegotzia izan dugu […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Erdi gaixo eta lanean topatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina Aurizberriko Liburutegian. Gaurkoan aipatu digu Liburuaren egunaren bueltan zenbait kontu atzeratu dituztela eta ez dutela zoritxarrez behar bezala ospatu, baina iritsiko dira aktibitateak. Horren ondotik gonbidapena luzatu digu bertaratu eta bertan dauden istorio eta liburuetaz zipriztintzera. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Nagoren hitzaldi baten bitartez Iruñean dauden harrera sareen berri emanen dute ostegunean

Egoera zaurgarrian dauden pertsonei harrera egiteko Iruñean hainbat sare egokitu dira, herritarren partetik administrazioa heltzen ez den kasu horietara heltzeko. Pertsonak zein familiak artatzeko guneak dira, beren sorterria atzean utzi eta migratzera behartuta sentitu direnak. Astero heltzen dira guregana eta horiek artatzeko hainbat proiektu garatu dira. Horien inguruko informazioa helaraziko dute bihar Nagoren eta hau […]