Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu GuPirinioko lantaldeak

Pirinioko mahaiko Etxebizitza eta Garraioa lantzen duen lantaldetik sortutako ekimena martxan jarriko du larunbatean Gupirinioa dinamizazio taldeak. Etxebizitza ardatz hartuko dute eta etxebizitza modu desberdinak ekarriko dituzte gurera. Jardunaldi hauek Erron, Aezkoako Hiriberrin, Erronkarin eta Ezkarozen izanen dira. Honetaz solasten gaurkoan Gupirinioako kidea den Naia Sanchez izan dugu gurean. Hona hemen egitaraua: Naia Sanchez Irati […]

Abaurregainako etxe baten zaharberritzea Biziberri sarietan saritua

Gaur Irati Caminondok lagunduta Biziberri sarietan saritua izan den proiektua ezagutu ahal izan dugu. Berak azaldu digu nola sartu ziren proiektu honetan eta zeintzuk izan diren bidean topatu ditzuten erraztasun eta zailtasunak. Etxea zaharberritu nahi duen oro animatu du bukaeran eta hortarako Etxebizita Zaharberritzeko Bulegora joatea gomendatu du ere. Irati Caminondo Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Biziberri saria, Erronkariko konexioa eta Jose Maria Ayerdirekin elkarrizketa.

Gaurko saioa Abaurregainan hasi dugu, non Irati Caminondoren eskutik ezagutu dugun Biziberri saria jaso duen etxebizitza zaharberritu duen proiektua. Ondoren, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Bukatzeko, Jose Maria Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordearekin izan gara Pirinioko plan estrategikoaz eta etxebizitzaz solasten. Izenburua: Abenduaren 11ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]