Bueltan dira Galuzerrita txokora Garraldako ikasleak bertako berriak ekartzen.

Plazerra da beraien berri izatea eta gaur beraiena ez ezik eskola osokoa ekarri digute. Izandako ekimenak, ateraldiak eta aurki eginen duten ikasbidaia konpartitu dute gurekin. Esker mila, kuadrila eta lehenago ez bagaude izugarri gozatu Berlinen!       Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleima Irati Irratian:

Asteburuko prezipitazio eta elurrak eta aste bukaerako eguraldia David de Andresen eskutik

Aste bukaerak eta honen hasierak elurra eta prezipitazio ugaria ekarri zigun. Asmatu egin zuen David de Andresek eginiko iragarpenean eta elurra heldu zen gurera, nabarmentzekoa Abaurregainan izandako 50 cm-ko geruza edota Belagoako estazioko 1,2 metroko geruza. Baita aipatu digu elur jausi batek arazoak sortu ditu Belagoan eta honen ondotik aste bukaera honetarako eguraldi iragarpenarekin sartu […]

Iritsi da Pirinioetako VI. mikroipuin lehiaketa

Aspaldiko partez ez zela gurean izaten eta gaurkoan jakinda Pirinioetako VI. Mikroipuin lehiaketa abian dela itzuli zaigu Idoia Zabaltza euren kolaborazioarekin. Berarekin errepasatu dugu lehiaketaren nondik norakoak baita lanak nola aurkeztu behar diren aipatu ere. Edozein zalantza edukita euskara teknikariekin harremanetan jartzea gomendatu digu.         Idoia Zabaltza Irati Irratian:

Udaberri eguraldiari errepaso, aldaketari begira egin digu David de Andresek eguraldi iragarpena

Beno udaberri aro betean izan gara azken egun hauetan, tenperatura goxoak garairako esna genezake ez ohikoak izan direla ere. Hau guztia errepasatu dugu David de Andresen laguntzarekin. Ondoren, gaur gertatu behar den eguraldi aldaketa komentatu digu eta egunez-eguneko iragarpena eman.      David de Andres Irati irratian

Xantiren Auzolotsak, 50.atala: Yolanda Barcina eta Simon Santamaria

Gaur jarraitu dugu Sanferminetako prozesioan gertatutakoen karietara eta bertan Yolanda Barcina garaiko alkatearekin eta Simon Santamaria militarrarekin izandako enkontrua ekarri digu Xanti Begiristain Madotzek. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan Ze bizi? Pirinioan sortze berriak

Gaur itzuli gara Ainhoa Elizalde Ojerren kolaborazioaz gozatzera. Gaur antza bere gertuko amatasunak ekarritako iritzi eta salaketa testua ekarri digu, Pirinioan sortze berriak izenburua duena. Ez-ohiko urtea da antza Erronkariko ibarrean 10 jaiotza izanen baitira bertan eta honen inguruko komeriak ekarri dizkigu gurera.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian