Egun On, Auñamendi! Bi Arnas, agroekologia Hala Bedin eta Pirinioetako Mikroipuin lehiaketa

Gaurko saioa torturaz solasean hasi gara Bi Arnas dokumentala dela medio. Honen inguruan Imanol Arzuaga Kimarekin ibili gara hitz egiten. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Aner Mimenzarekin alegia agroekologiaz mintzo dena. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Pirinioetako Mikroipuin lehiaketaren inguruan elekatzen.   Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu […]

Pirinioetako mikroipuin lehiaketako irabazleak jakinarazi dizkigu Idoiak

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Pirinioetako Mikroipuin Lehiaketan irabazle suertatutako lagunen zerrenda. Gaineratu digunez lan ugari jaso izan dituzte eta aurten saritutako guztiak Pirinioetatik kanpokoak izan dira, horrek hausnarketa bat egitera behartu eginen die antolatzaileei datorren edizioari begira. Idoia Zabaltza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Enaren inguruko eleberria, Auzperriko liburutegia eta iazko mikroipuin lehiaketako irabazleak

Gaurkoa “La sombra que habita en tus ojos” eleberriaz solasten egon gara Amaia Oloriz Rivas idazlearekin. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, iazko mikroipuin lehiaketako irabazleen obrak irakurri ditugu. Izenburua: Otsailaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! AEBak Hala Bedi irratian eta Piriniotako Mikroipuin lehiaketa

Amerikar Estatu Batuetara jarri gara gaurko saio hasieran Hala Bediko lagunen eta Ekai Centerreko Adrian Zelaia lagunen bidez. Ondoren, Pirinioetako Mikoripuin lehiaketa aurkeztu digu Idoia Zabaltzak bere kolaborazioaren orduan.   Izenburua: Urtarrilaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko