ZAINDU ETA ZAINTZEA, BIAK OSO GARRANTZITSUAK

Gaurkoan, aurreko saiotik kolkoan geratutako zaindu eta zaintzeari lotutako hainbat kontu partekatu ditugu. Ondoren Jose Ignacio Ubauk zaindu beharreko pertsona eta zaintzen duen pertsona, biak zaintzearen garrantziaz elekatu digu, nola aurre egin egoero horri, eta erabakiak nola hartzeko gomendio batzuk eman dizkigu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Gripea, hozteria eta pertsonen zainketa

Gaurko saioan, hozteriaz eta gripeaz hasi zaigu Jose Ignacio Ubauk. Bi gaixotasun hauen arteko ezberdintasunak eta tratatzeko gomendioak luzatu dizkigu. Ondoren zainketa lanak egiten dituzten pertsonengan jarri du fokoa, beren lana goraipatuz eta pertsona hoiek ere zaintzea zein garrantzitsua den azpimarratuz. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Biolentziaren kontrako nazioarteko eguna, gizateriaren hasukortasuna eta memoria

Saio honetan, hainbat gai landu ditugu Jose Ignacio Ubauren laguntzaz. Lehenik urriaren 2a ez-biolentziaren nazioarteko eguna izanik eta biolentzia irizpide hartuta, haurrek jasaten duten biolentziaz aritu gara. Ondoren giza hauskortasunaren inguruko testutxo bat irakurri digu pentsarazi gaituena. Bukatzeko edadetuen bizi kalitatea hobetze aldera, bizitza aktiboaz eta memoria lantzeaz aritu gara. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Edadetuen nazioarteko eguna eta bakardadea

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaurkoan Urriak 1a Edadetuen nazioarteko eguna zela aprobetxatuz haien inguruan aritu gara, batez ere, hainbat adineko gizon emakumeak pairatzen duten bakardadeaz. Bakardade sentsazio hori saiheste bidean hainbat gomendio eman dizkigu Jose Ignaciok. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Opor osteko estresa, botikinak eta zahartze aktiboa

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur hasieran opor osteko estresaren inguruan aritu zaigu hainbat gomendio emanez. Ondoren etxean ditugun botikinen kudeaketaren inguruko argipenak eman dizkigu eta bukatzeko zahartze aktiboaren inguruko zertzelada batzuk ere bota ditu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Pilulen erabilera ikertzen

Saio honetan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur pilulen erabilera ikertu dugu, batez ere antsiolitikoen erabilera. Jose Ignaciok argi adierazi digunez gaizki ohituta gaude horrelako botikak hartzen, denbora luzez hartzen bait ditugu eta baita edozein arazo txikiaren aurrean jotzen dugula botika hauengana. Finean esan nahi izan diguna pilula hauek adikzioa ekar dezaketela eta arazoak […]

Emakumeen osasun kardiobaskularra eta lana

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubauren kolaborazioa izan dugu. Gaur aurreko programaren errepasoarekin hasi gara. Ondoren emakumezkoen osasun kardiobaskularra zaintzeko hainbat irizpide eman dizkigu. Bukatzeko bizitza osasungarri bat izateko, lanak gure bizitzetan dituen ondorioak ikertu ditugu baita hainbat irizpide eman ere egoera hobetzeko. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]