Palma olioa eta edadeko pertsonak etxean

Gaurko saioan Jose Ignacio Ubau osasunaren inguruan elekatzen eduki dugu. Lehenik Palma olioaren inguruko argipenak eman dizkigu, zer den eta zer dakarren olio hori kontsumitzeak. Bestetik hain zahartutako eskualde honetan egonik, edadeko pertsonak euren etxeetan eroso ibiltzeko hainbat gomendio eman dizkigu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Poztasuna ez da botila, papelina edo zigarro batean topatzen

Hala adierazi digu Jose Ignacio Ubau.Drogen kontrako nazioarteko eguna pasa berri, gai hau ekarri nahi izan digu. Jose Ignaciok ederki kontatu digu nola izan den drogaren ibilbidea eta ze ondorio dakarren drogen hartzeak. Alkoholak hartu du zentralidadea bukaeran, erabat normalizatua dagoen droga bait da. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Dietak eta Bularreko minbizia

Gaurkoan Jose Ignacio Ubauk dietaren eta bularreko minbiziaren loturak azaldu dizkigu. Aipatu digu bularreko minbizia ekiditzeko hainbat ikerketek mediterranear dieta aholkatzen dutela. Gainera ez gaitu hitzegin soilik prebentziorako baizik eta behin gaixotasuna edukita dieta on batek gaixotasuna gainditzea lortuarazi zaitzakeela ere aitortu digu. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko