Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo) eskutik

Asteburu lasaia izan dugu eguraldiaren aldetik David de Andresek adierazi zigun moduan. Gaur asteburuko eguraldiari errepasoa egiten hasi gara eta ondoren aste hasiera honetan datorren aldaketarekin sartu gara egun hauetarako iragarpena eginez.        David de Andres Irati irratian

Jaiak antolatu ahal izateko diru iturria izango den egutegirako argazki lehiaketa antolatu dute Purruxta elkarteak eta Mendixutek

Azaroaren 28a bitarte izanen da aukera lehiaketa honetan parte hartzeko. Pirinio osoko argazkiak izanen dira ongi etorriak, nahiz eta Otsagabiako Purruxta elkarteak eta Mendixut aldizkariak abiatu duten deialdia. Lehiaketa honetan 12 argazki hoberenek saritxo bat jasoko dute, egutegian beren argazki bat ikustea barne eta egutegi horien salmentatik ateratako dirua Otsagabian izan ohi diren festak antolatzeko […]

Bi sari besapean itzuli dira Tolosako Esneki feriatik Pirineki Esnekiakeko lagunak

Aurizberritik motxila bete ilusio eta produktu abiatu ziren pasa den asteburuan Pirineki Esnekiakeko lagunak Tolosako Esneki Feriara. Jada bidalia zituzten euren produktuen lagina bat lehiaketa desberdinetan parte-hartzeko. Bertan zirela jaso zuten Behi Esnedun Gazta Onduen sariketan lehen eta bigarren sariak, lehendabizikoa behi gasna eta patxakarekin eginiko saiakera bat izan zelarik, zeina Patxakarri deitu dioten. Hau […]

Pirinioak aldaketa klimatikoari egokitzeko mugaz-gaindiko LIFE Pyrenees4Clima proiektua martxan

Astebete pasa da mugaz-gaindiko proiektua den LIFE Pyrenees4Clima proiektua aurkeztu zenetik. Proiektu honek aldaketa klimatikoari aurre egin eta Pirinioa eta bere jendea aldaketa horretarako egokitzapena egitea du helburu. Proiektua ezagutzeko gaurkoan Pirinioetako Aldaketa Klimatikoaren behatokiko eta proiektuko koordinatzailea den Eva Garcia Balaguer izan dugu gurean. Proiektu honek Akitania, Okzitania, Andorra, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi […]

Xiberoko ikastolen aldeko Ikaskoli elkartasun kanpaina abian da

Urtero lez hemen dugu beste behin Xiberoko Ikastolen aldeko Ikaskoli saskien kanpaina. Xiberoko produktuekin eginiko saski hauen etekina ikastolen funtzionamendurako baliogarria den diru-iturria litzateke helburu nagusia baina bada beste helburu bat, Xiberoko produktuei oihartzuna ematea. Zonaldean zenbait jasoketa puntu ditugu, Urrobi kanpinean (Aurizberri), Irati irratian (Aribe), Mendixuten (Otsagabia) eta Uztarrozeko Zuberrieta elkartean. Apurka-apurka tokia egiten […]

Aste hasierako eguraldia eta DANA berria David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Hoztera joko du aste hasiera honetan ipar ekialdetik jarritako DANA batek hala ahalbidetuta David de Andresek aipatu digun moduan. Hori dela eta DANAren inguruan ere apur bat solasten izan gara zer nolako eraginak izanen duen ezagutzeko.        David de Andres Irati irratian

Zangotzako merindadeko produktuekin eratutako Eguberrietarako saskiak eskainiko ditu Jakiak Ehuntzen egitasmoak

Jakiak Ehuntzen (Tejiendo la despensa) Zangotza merindadeko produktoreen elkargoa dugu, zeina bere helburu nagusia den bertako produktua sustatzea. Urteak daramazkite zenbait lan egiten, tartean bertako ekoizleen banaketa egiten zonaldean. Honetaz aparte, aurten, Eguberrietan banatzen diren saskiak direla eta euren saski propioak ekoiztea otu zaie. 3 saski mota daude aukeratzeke 75 eta 35 euro tartean. Saski […]

Mediterraneo aldeko uholdeak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Arreta bereziarekin jarraitu dugu Mediterraneo aldean ematen ari diren euriteen afera David de Andres lagunarekin. Horren ondotik aste hasierako iragarpenarekin sartu gara osteguna bitarte egonkortasuna nagusi izanen delarik.        David de Andres Irati irratian