Egun on, Auñamendi!

Gaurkoan Jesus Mascaraque Masca izan dugu gurean ekonomiaren inguruko kolaborazioa estreinatzen. Gaur XVII.mendean gertaturiko tulipomania ekarri digu gurera. Gero ere Garbiñe Petrartiren Info7ko elkarrizketa hartu dugu hizkuntz eskubideen harira. Bukatzeko Unai Karrape irratitik izan dugu gurean bere zonaldeko berriak ekarriz. Eta, nola ez, berriak, inguruko abisuak eta agenda errepasatu ditugu. Entzun! Izenburua: Ekainaren 7ko saioa […]

Landarte, landa eremuaren kolaborazioarekin

Mikel Ozkoidi Nafarroako Gobernuko Kultura Herritarraren burua izan dugu gurean. Aurreko egunetan aurkeztutako proiektu baten inguruan aritu zaigu, Landarte alegia, arte garaikidea eta landa eremua bategingo dituena. Ondo azaldu digu zein den proiektuaren helburua eta zer nahi den atera eta are gehiago animatu gaitu proiektuan parte hartzera. Larunbat honetan Apirilak 29 hitzordua dugu beraz, goizeko […]

54 urteko erromes bat hil da Luzaidetik Orreagarako Donejakue bidean

26 urteko beste erromes batekin batera bilatu zuren ostiral gauean, eta larunbatean aurkitu zuten Donejakue bideko Luzaide eta Orreaga arteko zatian hil zen 54 urteko Salamancako gizona. Ostiral gauetik ari ziren bere eta 26 urteko beste erromes baten bila. Azken hau, hipotermia zantzuekin aurkitu zuten, eta ospitalera eraman zuten anbulantzian. Ostiral arraltsaldean jaso zuten SOS […]

Sorogaineko bestetako erakusketarako argazkiak bidaltzeko epea zabalik

Urriaren 8an ospatuko dira Sorogaingo bestak. Urtero bezala, argazki erakusketa izanen da bertan, eta hura osatzeko argazkiak bidaltzeko aukera zabalik da jada. Argazki erakusketa deneri irekia da. Parte hartzeko argazkiak JPG formatuan igorri behar dira, urraren 3a baino lehen: sorogaingojaiak@gmail.com. Irudiarekin batera egilearen eta tokiaren izena adierazi behar dira. Aurten hau da gaia: Zure herriko […]

Egun on, Auñamendi!

Arnaldo Otegik atzo arratsaldean Elgoibarren egindako adierazpenekin abiatu dugu gaurkoan saioa, prentsari errepasoa egin ostean. Ondoren, Gasteizera joan gara eta Martxoak 3 Elkarteko Andoni Txasko izan dugu saioan, duela 40 urte bertan jazotako sarraskiaren inguruan solasean. Pili Miqueorekin ere hitz egin dugu, psikologoa da eta generoan aditua. Hurrengo astetik aurrera ikastaro bat eskainiko du, Garraldan, […]