Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratien kronika

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Martxoaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! 0-3 zikloaren egoera eta Mariren inguruko solasaldia

Gaur 0-3 zikloko egoeraz jabetzen hasi dugu eguna, horretarako 0-3 plataformako kidea den Eider Garde izan dugu gurean. Ondoren, euskal mitologiaz eta naturarekin duen erlazioaz mintzatu gara “En el Vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” liburuaren egilea den Guillermo Piquerorekin. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Mariren barrenean zehar eramanen gaituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Liburua “En el vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” du izena eta Guillermo Piquerok idatzi du. Igandean 18:30tan aurkeztuko du Agoitzen baina ez hori bakarrik Dinamo Dantza konpainiak liburu honetan agertzen direnak oinarri Origenes dantza ikuskizuna ere dantzatu eginen dute aurkezpenaren ostean. Honetaz aritu gara Guillermo Piquerorekin euskal mitologia handik eta hemendik […]

0-3 Plataformak hezkuntza ziklo honetako egoeraz kezkatuta mobilizaziora deitu du martxoaren 26rako

0-3 Hezkuntza ziklorako duintze eskakizuna egiten aritu dira azken hilabete hauetan eta mobilizazioekin jarraitzera behartuta ikusi dute euren burua. Horretarako 0-3 Plataformak manifestazio baterako deialdia egin du biharko (Martxoak 26) eguerdiko 12tan Baluarteko zabalgunetik. Ziklo honen egoeraz eta mobilizazioetaz solastu gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderekin. Eider Garde Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Latinoamerika Hala Bedin

Gaurkoa Xanti Begiristainen auzolotsekin hasi dugu. Kolaborazio honetan Matrikulatzea izeburua duen gertaera ekarri digu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Latinoamerikaren inguruan Fakun Aznarezekin izandako solasaldia  ekarri dugu gurera. Izenburua: Martxoaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! 500 eta zutik eta Karrape irratia

Gaurko saioa 500 eta zutik! dinamikaren baitan solasten aritu gara Ernaiko kidea den Unai Irigarairekin. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Martxoaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bostehun eta zutik! ekimena aurkeztuko du Ernaik Garraldan

Gazte martxa bat abiatuko da aste santuan Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta Zugarramurditik Elizondora, 500 urte eta gero gazte belaunaldi berriek Amaiurko setioan jardun zutenen borrokarako grina daramatela aldarrikatuz. Eskaintza formatiboa eta aisialdikoa ez dira falta eta honen aurkezpena datorren ostiralean eginen dute Garraldako Etxabarrengoan. Aurkezpena borobiltzeko bertso afaria eginen dute Josu Txoperena eta Idoia Granizorekin. […]

Pirinioko ekintzailetzaren erakusleiho eta pizgarri izan nahi duten jardunaldiak antolatu du Gupirinioa taldeak

Pirinioko mahaiko ekintzailetza taldetik eratorritako proiektu bat jarriko da martxan datorren asteburuan. Ekintzailetza jardunaldiak liratezke proiektu hura eta bertako ekintzailetzaren erakuslehio eta etorkizuneko ekintzailetzaren pizgarri izatea du helburu. Horretarako bertako zein beste zenbait tokietako esperientzien elkar-trukea izanen dute bertan. Jardunaldi hauetaz Gupirinioa lan-taldeko Naia Sanchezekin solastu gara gaurkoan. Programa eta inskripzioa egiteko ekintzailetza jardunaldien orrian […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta ekintzailetza jardunaldiak

Asteartea da eta beti bezala Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna, bertatik Martin Juanenak kronika pasa digularik. Ondoren, Gupirinioa lantaldeko kidea den Naia Sanchez izan dugu Ekintzailetza jardunaldien inguruan solasean. Izenburua: Martxoaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko