Egun On, Auñamendi! Irakurle taldea, NETEEn mobilizazioa eta 03- zikloko grebaren azken ordua

Saioa Aurizberriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Han Mari Mar Agos topatu dugu eta berarekin errepasatu dugu irakurle taldeak emandakoa. Ondoren Nafarroako Energia Trantsiziorako elkarteak bidalitako prentsaurrekoa jarri dugu, kapitalismo berdeari aurre egin eta garapen jasangarria helburu mobilizazioa deitu baitute larunbaterako. Bukatzeko, 0-3 plataformako Eider Garderen hitzak jarri ditugu ziklo honetan bizi den egoeraz jabetzeko. Izenburua: […]

Egun On, Auñamendi! 0-3 Hezkuntza zikloko greba, Nerabeak eta drogak tailerra eta Erronkariko konexioa

Ostiraleko saio hau hezkuntzako 0-3 zikloaren inguruan antolatu den greba mugagabea ezagutzen hasi gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderen eskutik. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako Nerabeak eta Drogak tailerra aitzaki hartuta Suspertu elkarteko Garikoitz Mendigutxiarekin izan gara gai hau jorratzen. Bukatzeko, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasek bertako azken berriak pasa zitzan. […]

0-3 zikloa greba mugagabean hezkuntza duinaren defentsan

Hezkuntza departamenduak euren eskakizunei muzin eginda behartuta sentitu dira 0-3 Plataformako kideak greba mugagabea deitzera. Aurreko astean Hezkuntza departamentuarekin izandako bilkuran itxurakeri hutsa izan zela iritzita eta zikloaren egoera larria aintzat hartuta hartu dute borroka molde hau aurrera eramateko hautua. Honetaz solastu gara 0-3 plataformako kidea den Eider Garderekin. Berak adierazi dezala ez dira  lan […]

Egun On, Auñamendi! 0-3 zikloaren egoera eta Mariren inguruko solasaldia

Gaur 0-3 zikloko egoeraz jabetzen hasi dugu eguna, horretarako 0-3 plataformako kidea den Eider Garde izan dugu gurean. Ondoren, euskal mitologiaz eta naturarekin duen erlazioaz mintzatu gara “En el Vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” liburuaren egilea den Guillermo Piquerorekin. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

0-3 Plataformak hezkuntza ziklo honetako egoeraz kezkatuta mobilizaziora deitu du martxoaren 26rako

0-3 Hezkuntza ziklorako duintze eskakizuna egiten aritu dira azken hilabete hauetan eta mobilizazioekin jarraitzera behartuta ikusi dute euren burua. Horretarako 0-3 Plataformak manifestazio baterako deialdia egin du biharko (Martxoak 26) eguerdiko 12tan Baluarteko zabalgunetik. Ziklo honen egoeraz eta mobilizazioetaz solastu gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderekin. Eider Garde Irati irratian