Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara goaz!

Astea beti bezala hasi dugu, Euskalerria irratira bisita eginez. Bertatik, Haritz Pascual lagunak aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Iruñea atzean utzita Lesakara hartu dugu bide eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Otsailaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Geopolitika Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Azken momentuan gonbidatu bat kale egin digunez Hala Bedi irratitik izandako elkarrizketa bat ipini dugu. Ekai Centerreko Adrian Zelaiak luze eta zabal aritu da geopolitikaz mintzo. Ondoren, Juan Pito Bentara jo dugu Julian Gabasek Erronkariko azken ordua pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Batiburrillo Agoizko eta Xantiren auzolotsak

Ostegun honetan aprobetxatu dugu Agoitzera joateko. Bertan zenbait ikerketa egin ditu Josetxo Paternainek eta horietako 37 Batiburrillo Agoizko liburuan bildu ditu. Honen inguruan aritu gara berarekin. Ondoren, Xanti Begiristainen auzolotsekin jarraitu dugu honetan Joxe Miel Barandiaran titulua duen auzolotsa ekarri digularik.   Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! UPNren gatazka Naiz irratian eta Karrepe irratia

Asteazken honetan Naiz irratitik hartutako tertulia ekarri dugu gurera. Lan erreformaren bozkatzeak krisia ekarri baitu UPN eta tertulia honetan Martxelo Diazek landu ditu nondik norakoak. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Burkina Fasoko egoera Hala Bedin

Gaur Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako Harun Zerbori eginiko elkarrizketa bat ekarri dugu Burkina Fasok duen egoeraz jabetzeko.   Izenburua: Otsailaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Astea beti bezala hasi dugu, Euskalerria irratira bisita eginez. Bertatik, Haritz Pascual lagunak aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Iruñea atzean utzita Lesakara hartu dugu bide eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Onintza Enbeitaren Izurritea, Elena proiektua eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Onintza Enbeitaren laguntzarekin hasi dugu saioa. Bere azken liburua, Izurritea deritzona ezagutzen hasi baitugu eguna. Ondoren, Jose Maria Aierdi lehendakariordearekin solasean ibili gara Elena proiektuaz eta oro har etxebizitzen birgaitze energetikoaz. Bukatzeko, ostiralero bezala  Juan Pito bentatik pasa gara Julian Gabasekin egotera.   Izenburua: Otsailaren 4ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Elena-Primavera proiektua aurkeztu digu Jose Maria Aierdi lehendakariordeak

Etxeen birgaitze energetikoa bultzatzeko abian jarri den proiektua dugu hau. Pasa den astean Aurre-Pirinio eta Pirinioko zenbait udalerrik atxikitu ziren proiektu honetara. Finean, lan horiek burutu nahiko luketen administrazio zein norbanakori aholkularitza lanak ematea du hizpide. Hau guztiaren inguruan, Jose Maria Aierdi lehendakari-ordearekin izan gara gaurkoan. Laguntza hauek Nasuvinsak kudeatuko dituela ere gaineratu digu.   […]