Egun On, Auñamendi! Martxoko Mendixut eta geopolitika Hala Bedin

Osteguna Mendixuten hasi dugu Rita Labianoren laguntzaz martxoko Mendixut aldizkariari errepaso bat emanez. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazio bat hartu dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin izandakoa geopolitikaz mintzo izan dena. Izenburua: Martxoaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Korrika kulturala eta Donbass-eko egoera Hala Bedin

Gaurkoa Korrika Kulturalaren inguruan solasten hasi dugu AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin. Ondoren, Erronkariko konexioa huts egin digunez Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina Donbass-en inguruan solasten aritu den.   Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, inteligentzia emozionaleko ikastaroak eta Ukraina-Errusia egoera Hala Bedin

Gaur Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu, berak ekoitzitako eta bizitako auzolotsa berri batekin. Gaurkoa Ez-gauzak zuen izenburua. Ondoren, Alvaro Embid izan dugu inteligentzia emozionala lantzeko ikastaroak jarraipena izanen baitu datorren martxoaren 1ean. Bukatzeko, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Ukraina eta Errusiaren inguruan Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu,   Izenburua: Otsailaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Geopolitika Hala Bedin eta Erronkariko konexioa

Azken momentuan gonbidatu bat kale egin digunez Hala Bedi irratitik izandako elkarrizketa bat ipini dugu. Ekai Centerreko Adrian Zelaiak luze eta zabal aritu da geopolitikaz mintzo. Ondoren, Juan Pito Bentara jo dugu Julian Gabasek Erronkariko azken ordua pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Egoera maila internazionalean Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurko saioa Hala Bedi irratiko kolaborazio batekin hasi dugu. Bertan Ekai Centerreko Adrian Zelaiak munduan darabilen mugimendu geopolitikoetan jarri du arreta. Ondoren, Leitzara jo dugu Karrape irratitik Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia eta Nazioartea Hala Bedin

Gaurkoa Lesaka bisitatzen hasi dugu bertatik, Xorroxin irratitik Julen Zelaietaren ahotsetik jaso dugularik bertako kronika.  Ondoren, Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian eginiko kolaborazioa ekarri dugu kapitalismoaren inguruan diharduena. Izenburua: Abenduaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria irratia eta arlo internazionala Hala Bedin

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren,Ekai Centerreko Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian mundu mailan dauden kontuak azaltzen egindako kolaborazioa ekarri dugu gurera. Izenburua: Ekainaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Geopolitika eta ekonomia Hala Bedin eta euskarazko udako eskaintza

Gaurko saioa Hala Bedi irratia eta Ekai Centerreko elkarlanetik sortzen den Adrian Zelaiaren kolaborazioarekin hasi dugu. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan bertan izanen den udarako euskarazko eskaintzaren inguruan solastu zaigularik. Izenburua: Ekainaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Bielorrusia eta Afganistan Hala Bedin eta Covid gakoak

Saio honetan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Ekai Centerreko Adrian Zelaiari eginikoa, zeina Bielorrusian eta Afganistango egoeren berri ekarri digun. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik Covax txertoaren inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Sexualitatea eta sail internazionala Hala Bedin

Gaurkoan sexualitateaz mintzatzen zen Maria Muñoz sexualitate hezitzailearekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu larunbatari begira. Ondoren, Hala Bedi irratian Ekai Centerreko Adrian Zelaiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Txina eta Errusiaz aritzen zena alegia Izenburua: Apirilaren 7ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko