Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Berdintasun diagnostikoaren bergogorapena

Asteartero egiten dugun geldialdia egiten hasi dugu saioa. Aralar irratian izan gara Martin Juanenak bertako kronika pasa zezan. Ondoren, Igualar kontsultategiko Arantxa Hernandezeri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak berdintasun diagnostikoa egiteko inkestak zabaldu baititu.   Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Artelan eta komunitate energetikoak

Ohikoa legez astelehena izanda Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatzen hasi dugu saioa. Lehendabizikoan Haritz Pascual izan dugu berri-emaile eta bigarrengoan aldiz Julen Zelaieta. Ondoren, ostegunean izanen den bilera aitzakitzat hartuz, Artelan lan ekimena eta komunitate energetikoak ezagutzen aritu gara Oihana Lorearen eskutik.   Izenburua: Urtarrilaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Artelan: Komunitatea eraikitzen laguntzeko erreminta

Gaurkoan Komunitate enegertikoak izan ditugu hizketagai Artelan-eko kidea den Oihana Lorearekin. Hori ez ezik parte-hartzea hitz larritan eta batez ere komunitatea dira bere jardunaren helburu eta tresna. Urtebete darama Oihana Artelan egitasmoari lotuta lanean baina urte bizi eta emankorra izan da.  Ostegun honetan hitzaldi informatibo bat izanen da Ariben arratsaldeko 17:30etan udaletako teknikoendako eta 19:00 […]

Egun On, Auñamendi! Mendixuten 250.alea eta Erronkariko konexioa

250. alea eskuartean dugula joan gara Mendixuteko Rita Labianorekin egotera. Berarekin errepasatu dugu Mendixuteko historia eta baita 250. alea ere. Ondoren, Juan Pito Bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera bertako azken ordua pasa zezan.   Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

21 urte eta 250 ale beteta Mendixut aldizkaria izan dugu gurean

Hilean behin egiten dugun hartu emana izan dugu gaur Rita Labianorekin. Urtarrileko Mendixuteko 250.alea errepasatu ez ezik, bere historia errepasatu dugu ere, nola izan ziren Pirinioetan hain garrantzitsua den Mendixut aldizkariaren hastapenak alegia. Zorionak Mendixut! Auñamendietan eskuratu nahi izanez gero Auzperriko Erburu okindegian, Auritzeko Bordan, Garraldako Xankoi harakindegian eta Aribeko Carrefourren.   Rita Labiano Irati […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Ekialde Hurbilaren egoera Hala Bedin

Aurtengo lehendabiziko kolaborazioa izan dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Oraingo honetan auzolotsekin jarraitu du, 5. atala gurera ekarria zeina Bilerarik ez izenburua duen. Ondoren, Ainhoa Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Ekialde Hurbilean dagoen egoeraz jabetzeko.   Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Armeniako egoera Hala Bedin

Urte berri on opa diogu lehendabizi Aralar irratiko Martin Juanenari eta ondoren berak helarazi digu Larraun-Lekuberriko kronika. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Karlos Zurutuzarekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera Armeniako egoeraz jabetzeko. Izenburua: Urtarrilaren 11ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Bueltatu gara gure ohiko lanketara eta astelehenetan egiten genuen moduan Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu. Lehendabizikoan ohikoa lez Haritz Pascual izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrengoan, aldiz, Julen Zelaieta izan dugu Lesakatik bertako kronika pasatzen. Izenburua: Urtarrilaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko