Hemen da 2024ko Irati irratiko zozketa!

Gabonen ostean beti eduki ohi dugu hitzordua Irati irratiko zozketa egiteko. Tokiko erakunde, negozio edota produktorrek hezur-mamitzen dute zozketatzen diren sariak. Urtarrilaren 15ean izanen da zozketa eta irratiko komunitateko zenbait lagunek ditugu boletoak salgai. Euro baten truke 15 sarietako zozketan parte har zenezakete eta bide batez Irati irratiko proiektua sustengatu. Sariak:

La Sombra que habita en tus ojos liburuaren zozketa!

Amaia Oloriz Rivas idazlearen “La sombra que habita en tus ojos” eleberriaren ale bat zozketatuko dugu galdera hau erantzuten duten lagunen artean: Zein istorio idatzi ditu Amaiak bere 5 eleberrietaz aparte?Erantzuna irratian eginiko elkarrizketan duzue. Erantzuna duzutenean bidali 667974106 telefonora

Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketa eta Xorroxin irratiko kronika

Gaurko saioa urteko saiorik jarraituena izan liteke gaur egin baitugu urteroko Irati irratiko zozketa. 17 sari banatu ditugu aurten Imanol Ubau eta Iratxe Anduezak lagunduta. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketaren aurkezpena eta makro-ekonomia Hala Bedi irratian

Gaurko saioa Irati irratiko zozketa aurkezten hasi dugu. Ondoren, Ekai Centerreko kidea den Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian, etorkizuneko makroekonomiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Sexu Indarkeriaren inguruko zikloa Agoitzen, Irati Orreaga zozketa eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Agoitzen hasi dugu Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñiren eskutik Sexu indarkeriaren inguruko zikloa ezagutzeko. Ondoren, Irati Orreaga elkarteak burutuko zozketaren irabazleak helarazi situgu. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Urriaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Euskara ikasten 100 lagun eta Iratiko oihana eta inguruko biztanleak ikertzen Dylan Inglis

Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]