Egun On, Auñamendi! Artzibarko herbarioa, GureVet eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Artziko Herbarioa egiten dabilen Kattalin Barberrekin hasi dugu proiektu-prozesua ezagutzen. Ondoren, eskualdean dagoen lan ekimen berria ezagutzen aritu gara, GureVet albaitaritza mugikorra alegia, Teresa Etxarrik abian jarri duen zerbitzu berria. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak pasa zitzan.   Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak eta Korrika

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 6. atala izan dugu gaurkoa, Gurpildun aulki hegalariak izenburua duena. Ondoren, Korrikaren inguruan solastu gara AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin.   Izenburua: Urtarrilaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Maskoten osasuna bermatzeko gurpildun gaineko albaitaria

Hala definitu genezake GureVet albaitaritza mugikorra. Hauxe, Teresa Etxarri mezkirztarra abian jarri duen lan-proiektu berria. Herriz herri joanen da eskariak iristen zaizkion ahala gure etxeko animaliei beharrezkoa duten arreta emateko. Jada, lehenago egiten zuen lan hori behar den bezala eraiki eta martxan jarri du, horretarako Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunen laguntza ezinbestekoa izan duela gaineratu digu. […]

Artzibarreko Herbarioa egiten dabil Kattalin Barberrek

Konfinamenduan hasi zen gure hurrengo gonbidatuak bere herbarioa egiten. Zaraguetako inguruetatik egindako paseotan hasi zen jabetzen ibarrak zer nolako landaredi-ondarea zuen eta jasotzen hasi zituen. Gonbidatu hori Kattalin Barber dugu eta jada 58 espezie desberdin ditu sailkatuak. Berak aipatu digunez, proiektua baino prozesu bat da, berari lagungarri izan zaiona bere ingurua hobeto ulertzeko. Gainera, herbario […]

Badator Korrika eta bere motorea diren Korrika Batzordeak

Martxoaren 31tik Apirilaren 10era izanen da aurtengo Korrika. Eskuz esku ibiliko da lekukoa Euskal Herriko herri eta auzoetatik. Gurean, Pirinioetan apirilaren 4ean izanen dugu, Irunberritik sartu, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa, Aurizberri, Auritz, Orreaga eta Luzaide gurutzatuko dituelarik. Ekimen erraldoia dugu Korrika eta aurtengo edizioa HitzEKin leloa hartu du, euskarak hitzak eta ekintzak behar baititu. Honen inguruan […]

Egun On, Auñamendi! Konpainia Gabeko Adingabe Emigranteen inguruko polemika Naiz irratian eta Karrape irratia

Saio honetara ekarri dugu Naiz irratiak sortutako tertulia. Iruñeko alkatearen adierazpenek kalapita sortu dute konpainiarik gabeko emigrante adingabeak kokatu baititu delinkuentziaren iturri. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak bertako kronika pasa zezan.   Izenburua: Urtarrilaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Kazakhstan eta Errusia-OTAN egoera Hala Bedin

Gaur Lekunberri bisitatzen hasi dugu. Aralar irratiko estudioetatik aritu zaigu Martin Juanena bertako kronika pasatzen. Ondoren, Kazakhstan eta Errusia-OTAN inguruko aferetaz zeozer jakiteko Hala Bedi irratikoek Juan Ibarrondorekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera.   Izenburua: Urtarrilaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Gaurkoa astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Bertatik Haritz Pascual aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren, Lesakara jo dugu Xorroxin irratira zeinetatik Julen Zelaieta aritu zaigu bertako berriak kontatzen.   Izenburua: Urtarrilaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mari Marren oporrak, nobedadeak eta irakurle taldea

Gaurkoan itzuli gara Auzperriko liburutegira itzuli gara Mari Mar Agosekin egotera. Oporretara joatear harrapatu dugu baina tartetxo bat hartu du gurekin egoteko. Berak azaldu digunez datorren aste osoa oporretan egonen da beraz ez da liburutegia irekita egonen. Gogoratu digu ere berritasun pila daudela liburuei dagokionez eta asteartean irakurle taldea batuko dela ere.   Mari Mar […]