Egun On, Auñamendi! Artzibarko herbarioa, GureVet eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Artziko Herbarioa egiten dabilen Kattalin Barberrekin hasi dugu proiektu-prozesua ezagutzen. Ondoren, eskualdean dagoen lan ekimen berria ezagutzen aritu gara, GureVet albaitaritza mugikorra alegia, Teresa Etxarrik abian jarri duen zerbitzu berria. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak pasa zitzan.   Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Maskoten osasuna bermatzeko gurpildun gaineko albaitaria

Hala definitu genezake GureVet albaitaritza mugikorra. Hauxe, Teresa Etxarri mezkirztarra abian jarri duen lan-proiektu berria. Herriz herri joanen da eskariak iristen zaizkion ahala gure etxeko animaliei beharrezkoa duten arreta emateko. Jada, lehenago egiten zuen lan hori behar den bezala eraiki eta martxan jarri du, horretarako Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunen laguntza ezinbestekoa izan duela gaineratu digu. […]