Egun On, Auñamendi! Artzibarko herbarioa, GureVet eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa Artziko Herbarioa egiten dabilen Kattalin Barberrekin hasi dugu proiektu-prozesua ezagutzen. Ondoren, eskualdean dagoen lan ekimen berria ezagutzen aritu gara, GureVet albaitaritza mugikorra alegia, Teresa Etxarrik abian jarri duen zerbitzu berria. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko azken berriak pasa zitzan.   Izenburua: Urtarrilaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Artzibarreko Herbarioa egiten dabil Kattalin Barberrek

Konfinamenduan hasi zen gure hurrengo gonbidatuak bere herbarioa egiten. Zaraguetako inguruetatik egindako paseotan hasi zen jabetzen ibarrak zer nolako landaredi-ondarea zuen eta jasotzen hasi zituen. Gonbidatu hori Kattalin Barber dugu eta jada 58 espezie desberdin ditu sailkatuak. Berak aipatu digunez, proiektua baino prozesu bat da, berari lagungarri izan zaiona bere ingurua hobeto ulertzeko. Gainera, herbario […]