Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketaren aurkezpena eta makro-ekonomia Hala Bedi irratian

Gaurko saioa Irati irratiko zozketa aurkezten hasi dugu. Ondoren, Ekai Centerreko kidea den Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian, etorkizuneko makroekonomiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Ekoalde, Aralar irratia eta Covid Neurrien eraginkortasuna

Gaurkoan elikagai ekologikoen bueltan hasi dugu saioa, horretaz solasten egon baikara Ekoaldeko koordinatzailea den Jon Garay lagunarekin. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu. Lekunberrittik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz neurrien eraginkortasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ekoaldek online denda jarri du abian

Ekoizle ekologikoen elkartea dugu Ekoalde. Horretan jarduten dira bertan sartuta daudenak eta hainbatetan egokitu behar izan dute euren lana Koronabirusa dela eta. Oraingoan, erosketak online egiteko dendaren berritasunarekin datoz eta horren inguruan elekatu dugu bere koordinatzailea den Jon Garayrekin. Ekoaldeko web orria: Ekoalde produktu ekologikoak Jon Garay Irati irratian

Aurrepirinioa bizirik mantentzeko plataforma aurkeztu eginen dute

Irati Bizirik da plataforma horren izena. Gamesaren itxieraren harira berreskuratu zuten ekimen herritar hau eta ezkeroztik lanean jarraitu dute. Gaur jendaurrean aurkeztu eginen dute bere osotasunean eta aldarrikatu eginen dute Aurrepirinio bizi baten aldeko apostua egingo dutela. Honen inguruan bertaki kidea den Mikel Donazarrekin egon gara. Mikel Donazar Irati irratian

Preso eta iheslarien aldeko ekimenak bor-borka

Urte amaiera indartsua dator preso eta iheslarien aldeko dinamika pila antolatu baitituzte. Lehena larunbat honetan, Berriozarretik mobilizazioa abiatuko da Iruñeko gartzelaraino. Bestea Urtarrilak 9an izanen dena, auzo eta herrietan mobilizazioak deituko dituzte bidea direla aldarrikatzeko eta urteroko Bilboko mobilizazioaren ordezko izateko. Honen harira, 2M2=2€ dinamika jarri dute martxan ekarpen ekonomikoa jasotzeko. Baina kontua ez da […]

Egun On, Auñamendi! Presoen aldeko mobilizazioak, Irati Bizirik eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa euskal presoen egoerari begira hasi gara, urte amaiera mamitsua dator eta euren aldeko dinamikei dagokionez. Honen inguruan Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin solastu gara. Ondoren, Irati Bizirik plataformarne inguruan aritu gara Mikel Donazar lagunarekin, gaur aurkezten baita Agoitzen. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Abenduaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egun On, Auñamendi! Mikel Zabalza, Sahara eta Lacalle dokumentala

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Mikel Zabalzaren kasua gogoan eduki du gaurko kolaborazioan. Ondoren, Joxe Lacalleren figura izan dugu hizketagai bere inguruko dokumentala burutu duen Juan Luis Napalekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratikoek Olatz Alonsori eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Saharan dauden kazetarien egoera ezagutzeko. Izenburua: Abenduaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Intsumisioaren inguruko argazki erakusketa

Gaurko saio hasieran Joxe Lacalle argazkilariarekin egon gara, bere azken liburuaz eta Agoitzen jarri berri duen erakusketaz elekatzeko. Ondoren, Karrape irratira jo behar genuen baina Unai Zabaletak azken uneko abisu bat dela medio ezin gaitu artatu. Izenburua: Abenduaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Lacalle, argazkilari militantearen inguruko dokumentala

Atzo hitz egin genuen Joxe Lacallerekin eta gaurkoan bere omenez dokumentala egin duen Segunsurja Films-eko Juan Luis Napal izan dugu gurean. Berarekin errepasatu dugu nondikan datorren dokumental berri hau. Milaka istorio barnebildu zezakeen lanean jardun dute eta Joxeren izaera eta mezua zabaltzeko tresna baliagarri bat izan daitekeela aipatu digu. Proiekzioan, dokumentalaz aparte, Leizeak taldekoak izanen […]