Landarediari bere garrantzia ematera dator Agoitz Loretan jaialdia

Bihar arratsaldeko 19:00tan Aurelio Leon aretoan aurkeztuko dute ekimena. Hau aitzakitzat hartuta Agoitzeko udalaren aholkulari dabilen Mikel Baztan izan dugu gurean. Mikelek azaldu digu nondikan datorren Agoitz Loretan jaialdia, zeintzuk diren bere helburuak eta maiatzean festa bat aurreikusten dela. Gogoratu gehiago jakin nahi izanez gero bihar (Urtarrilak 31) 19:00tan Aurelio Leon aretoan izanen dela aurkezpena. […]

Liburuak banatzeko zailtasunak eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegin

Gaurko kolaborazioa kexa batekin hasi dugu, Mari Mar Agos liburuzainak digun moduan gaur egun dituen ordu kopuruak ez diola aukera ematen dituen banaketa guztiak egiteko. Hori esanda liburutegiko nobedadeak ekarri dizkigu, irakurle taldearen bilkura, Baziren Behin 9 liburutegi,… bada mugimendua. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Itzuli dira 2025ean Agoitz eta Aurizberriko Irakurle Taldeak

Bi hilabetez izan dira euren liburuak irakurtzen Agoitz eta Aurizberriko irakurle taldeetan. Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza lagunarek gidatutako saioetan Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eta Eneko Bidegainen Bichta Eder liburuak landu dituzte, biak eleberri beltzak, urtarrilari Ilbeltza deitzen baitzaio zenbait euskalkietan aprobetxatuz. Saioen inguruan aritu gara Mikelekin.   Oraindik hurrengo saioetara animatzeko aukera […]

Far West antzezlana taularatuko du Yllana ekoiztetxeak igandean Agoitzen

Igande honetan Agoitzen Yllana Ekoiztetxeak euren FAR WEST umore edo komedia antzezlana taularatuko du Agoitzen. Ekoiztetxe honek mundu zabalean aurkeztu ditu bere obrak eta hauxe era hainbatetan taularatu dute ikusleengandik kritika bikaina jasoz. Western itxurako komedia honek 90 minututan ikusleen aurpegietan irri bat marraztea du helburu eta horretan jarduten dira 4 aktore zeinak 12 pertsonai […]

Landa eremua, gazteak eta bizikletak batzen dituen Rural Forks proiektua ezagutzen

Bada Aragoien, Gaztelan eta Nafarroan landa-eremua, gazteak eta bizikletak batzen dituen proiektu bat eta hori litzateke Rural Forks proiektua. Biela y Tierra eta Brujula Intercultural elkarteak batu eta ideia garatzen aritu ziren. Aurtengoa 3. edizioa izanen da eta euren helburuak gazteen ahalduntzea, landa-eremuko proiektu interesgarriei ikusgarritasuna ematea, garapen jasangarria sustatzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea liratezke. […]

Eowyn, Herminia ,haizeen errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuak eta aste hasierak bi borraska potenteren bisitak utzi dizkigu, Eowyn eta Herminia. Hauek euria eta haize ufada indartsuak ekarri dizkigu. Hau errepasatu dugu David de Andres lagunarekin zeina datu esanguratsu bat eman digun, Gorramendin neurtutako haize ufada batek 156km/h abiadura eduki zuen. Ondoren aste hasierako iragarpenarekin sartu gara, hau ere eguraldi aldrebestua dakarrela komentatu […]

Hezkuntza departamenduaren jarrera itxiaren aurrean ikasturteko hirugarren greba eguna antolatu dute hezkuntza publikoko sindikatuak

Urtarrilaren 30erako luzatu dute greba deialdia LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuak hezkuntza publikoaren defentsan aritzeko. Ikasturte honetako hirugarren greba eguna izanen dute hezkuntza publikoko irakasleek, beren eskubideak eta oro har hezkuntza publikoaren duintasuna aldarrikatu eginen dute greba egun berri honetan. Aurreko deialdietatik hona izan dira mahai sektorialean negoziazioak baina Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailak jarrera […]

Asteko eguraldia, Eowyn borraska eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste honetan hainbat borrasken eragina izan dugu eta hori errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Berarekin ere Eowyn borraskaren nondik norakoak landu ditugu, zeina Irlanda kolpatuko duen ziklogenesi esplosibo moduan. Ondoren asteburuko iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian

Aroztegiaren kontra agertutako ekintzaileen kontrako kriminalizazioa salatu eta lurraren defentsa aldarrikatzeko mobilizazio nazionala izanen da otsailaren 1ean Iruñean

Deialdia auzipetuek egin badute ere 140 elkarte, kolektibo, sindikatu eta alderdien babesa jaso dute eta mobilizazio nazionala deitu dute “Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez! Aroztegia gelditu!” lemapean. Aroztegia Lekaroz herrian egin izan nahi den luxuzko proiektu urbanistikoa da zeina 2003an du bere jatorria. Bertan, hotela, golf zelaia eta unifamiliarrak eraikitzea aurreikusten zuten eta lur horiek interes […]