Mobilizazio deia ostalaritza kinka larrian baitago

Osasun krisiak hainbat bazter nahastu ditu. Besteak beste egoera zinez zaila bizitzen ari diren ostalaritzako lagunak izan ditugu gaur gurean, SOStalaritzako kidea den David Castilloren ahotsetik. Berak adierazi digu milaka familia direla euren etorkizuna jokoan dutenak eta honezkero Nafar Gobernuari erantzukizuna eskatzen ari zatzaio, negozio eta enpleguak mantendu daitezen. Eskakizun hau ozentzeko igande honetarako mobilizazioa […]

Agoitzeko Siemens Gamesako langileei babesa adierazi diete hainbat eragile eta toki entitatek

Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegia ixtea erabaki zuen ekaina amaieran 239 langile kalean utziz. Ezkeroztik, hainbat ekinbide eraman dituzte aurrera enpresako komitetik eta esanguratsuena uztailaren 11n Iruñean izanen den mobilizazioa izango litzateke. Honen aurrean, Agoitzeko hainbat eragilek, udalak eta zonaldeko hainbat toki entitatek euren babesa adierazi diete langileei eta Agoitzen burutu den prentsaurrekoan mobilizaziorako deialdia […]

Nafar pirinioa gehiago hustu ez dadin mobilizazioa ostiralean

Ostiral honetarako, urriaren ak, Pirinioan Bizirik gaude, Pirinioan Lan eta Bizi eta Txantxalan kolektiboek bat egingo dute despopulazioaren kontrako egunarekin, eguerdiko 12:00etan 5 minutuko  geldialdia egiten eta kontzentrazioak burutuz lan eta hezkuntza guneetan. Mikel Aoiz Otsagiko bizilaguna mintzatu da Irati irratian egoerari buruz.