Orreagako gudatik gaur egunerainoko istorioa taularatuko du bihar Historia Oroituz elkarteak Auritzen

Seguran sortutako elkartea dugu Historia Oroituz, antzerkigintzako disziplina zenbait lantzen dituen herritarrez osatua zeina historian gertatutakoa izaten duen aztergai bere antzezlanetan. Antzezlan horietako bat da Orreagatik iragan hurbilera, bihar Auritzen eskainiko dutena. Hau aitzakitzat hartuta elkarteko kidea den Lourdes Imazekin izan gara ekimena bera gehiago ezagutzeko asmoz.   Lourdes Imaz Irati Irratian:

Azokak antolatu dituzte Izaga aldean ostiralero

Hainbat artisau eta ekoizle batu eta Izaga aldean ostiralero azokak antolatu dituzte irailean zehar. 21 ekoizle eta artisauek eman dute izena Urrotz-Hirian bitan, Elon, Billabetan eta Izagaondoako Ardanatzen izanen diren azoketan parte- hartzeko. Azoka hauek gaur izanen dute hasiera Urrotz Hirian eta bertan 9 ekoizle eta artisau izanen dira, bertako koordinatzailea den Txantrea Gaztandegiako Roberrek […]

Udako balorazioa, ordutegia eta erabiltzaile errekorra

Hilabete bat eman dugu berarekin egon gabe eta gauzak pasa dira Auzperriko liburutegian. Lehendabizi Mari Mar Agosek bergogoratu digu irailaren 15a bitarte udako ordutegiarekin jarraitzen duela (goizez). Udari dagokionean egun batean izandako erabiltzaile errekorra puskatu zuen, egun batean 178 erabiltzaile zenbatu baitziren. Irailan hasiko dira berriz ere ekintzak eta baratzeko lanak ere. Mari Mar Irati […]

37 urtez lanean egondako Javier Sagaseta idazkaria omenduko dute Garraldako jaietako txupinazoarekin

Jada omenaldia egin zioten erretiroa hartu zuenean baina ezin ziren horretan geratu eta horregatik Aranea jai batzordeak Garraldako xeien txupinazoa jaurtitzeko 37 urtetan bertako idazkari izandako Javier Sagaseta proposatu zuen.  Gurutz Gorraiz alkateak jakinarazi zion aukeraketa eta Javierrek atsegin handiz eta ilusio betez onartu zuen ohorea. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu, urte […]

25 gazte bolondresek Izabako bunkerretan eginiko atontze lanak bisitatu dituzte Ana Ollo eta Begoña Alfaro lehendakari-ordeek

Oroimena ardatz izan dituzten lanak aurrera eraman dituzte 25 gazte bolondresek Izaba inguruko frankismo garaiko bunkerretan atontze lanak egiten. Lan horietara bisita egin dute Nafar Gobernuko lehendakari-ordeak diren Ana Ollok eta Begoña Alfarok. Gazteekin egoteko aukera izan dute eta Ana Ollo azaldu digun moduan, horrelako ekimenetan edota oroimenaren inguruan gazteen  parte-hartzea beharrezkoa da etorkizunean iraganeko […]

Ritual proiektuari amaiera festa eskainiko diote larunbatean Zanduetan

Lan itzela egin dute aurre-pirinioko emakumeekin Ruth Iturbide Rodrigok eta baita Kati Leatxe Aristuk ere. Euren bizipenak jaso eta baita tailerren bitartez bizipen horiei irudia nola eman landu ere. Informazio guzti hori proiektuaren webgunean (www.karekinkultura.com) izanen da eskuragarri. Proiektu honek amaiera ezinhobea izanen du Ritual jaialdiarekin, zeina larunbata honetan izanen den Zanduetan. Hau aitzakitzat hartuta […]

Eguraldi aldaketa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

David de Andresek iragarri bezala ostiralean erabat aldatu zen eguraldia baita hoztu eta euria ekarri ere. Horretaz solasten hasi gara gaurkoa eta ondoren aste hasierako iragarpena ekarri digu Iragarpena: Asteartea(Abuztuak 29): Egun kaxkarra eta euritsua. Ipar-mendebaldeko haize hezeek hala ahalbidetuko dute eta. Horrekin tenperaturak jeitsi eginen dira.Asteazkena(Abuztuak 30): Egun goibela lehen partean langarra eta hezetasuna […]

Sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute Orhipeanen baitan

Akelarre batek emanen dio gaur (abuztuak 25) Orhipean jaialdiari. Bertan naturari eragindako zauriak direla eta bertako sorginek Otsagabia 1900. urtera itzularaziko dute, Orhipeani hasiera emanez. Egun handia biharkoa izanen da eta bertan garaiko ogibideak ikusteko aukera izanen dugu. Guzti honetaz solastu gara Orhipeaneko antolatzailea den Sergio Itxasorekin. Egitaraua ezagutzeko: Orhipean programa Sergio Itxaso Irati Irratian: […]

Bero olatuarn balorazioa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Bero olatua amaituta balorazioa egin digu David de Andresek . Honetaz aparte aste bukaera honetako eguraldiaren iragarpena eman digu. Iragarpena: Ostirala(Abuztuak 25): Ipar mendebaldeko haizearen eraginez hodeiak agertzen joanen zaizkigu eta tenperaturaren jeitsiera hasiko da.Larunbata(Abuztuak 26): Tenperatura nabarmen eginen du behera goi-geruzetan izanen den aire-hotz poltsa bat lagunduta. Hodeitsu izanen da eguna ipar-mendebaldeko haizearen eraginez.Igandea(Abuztuak […]