Kapitalismo berdeari ateak ireki dizkio azken Errege Dekretuak

Azken garaiotan ugaritu dira energia berriztagarrien inguruko makroproiektuen aurkezpenak, eraikuntza enpresa zenbaiten izenean. Guzti horiek biztanleengan harridura eta haserrea piztu dituzte eta honezkero zenbait elkarteetan batu dira herriz herri proiektu hauei aurre egiteko. Elkarte guzti hauek Nafarroako Energia Eraldatzen plataformaren baitan kokatu dira. Elkargune honek azken errege dekretuaren inguruan bere kezka eta haserrea adierazi zigularik […]

Egun On, Auñamendi! Irakurle taldea, NETEEn mobilizazioa eta 03- zikloko grebaren azken ordua

Saioa Aurizberriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Han Mari Mar Agos topatu dugu eta berarekin errepasatu dugu irakurle taldeak emandakoa. Ondoren Nafarroako Energia Trantsiziorako elkarteak bidalitako prentsaurrekoa jarri dugu, kapitalismo berdeari aurre egin eta garapen jasangarria helburu mobilizazioa deitu baitute larunbaterako. Bukatzeko, 0-3 plataformako Eider Garderen hitzak jarri ditugu ziklo honetan bizi den egoeraz jabetzeko. Izenburua: […]

Egun On, Auñamendi! Bazka eta ingurugiroa jardunaldiak eta energia berriztagarrien booma

Saioa NUPeko Rosa Maria Canals irakaslearekin hasi dugu Bazka eta ingurugiroaren arteko erlazioa landuko duen jardunaldiak ezagutzeko. Ondoren, ostiralean Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenteri eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu bihar hitzaldi bat izanen baita energia berriztagarrien boomaren inguruan. Izenburua: Abuztuaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Kapitalismo berdeari helegiteak eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa kapitalismo berdeak aurreikusita dituen proiektuen aurrean Sustrai Erakuntzak sartutako 58 helegiteekin hasi dugu Pablo Lorenteren laguntzarekin. Ondoren, Erronkariko konexioa burutu dugu Juan Pito Bentako Julian Gabasekin bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

58 proiektuei helegitea jarri die Sustrai Erakuntzak

Kapitalismo berdea deritzon horrek momentuz 60tik gora proiektu aurreikusi ditu Nafarroan. Jakinda jada Nafarroa energia ekoizpenean goia jo duela espekulaziora bideratuta dauden proiektuak dira. Horietako 58ei helegitea jarri die Sustrai Erakuntza. Gaineratu beharko litzateke horietariko 3 aurreratuta daudela, Anuen, Olaibarren eta Erroibar-Esteribarren kokatuta egonen diren haize-erroten parkeak. Hau guztia Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente lagunarekin landu […]

Energia berriztagarrien proiektuen inguruko txostena aurkeztu du Sustrai Erakuntzak

Ugaritu egin dira energia berriztagarrien inguruko proiektuak eta honekin batera kezka sortu da biztanleriarengan. Honen inguruan lanean dihardu Sustrai Erakuntza eta atzokoan Katakraken aurkeztu zuten honen inguruko informe bat. Txosten honen eta egoera orrokorraren inguruan aritu gara Pablo Lorente lagunarekin. Informazio gehiago: Sustrai erakuntzako web orrian Pablo Lorente Irati irratian