Mikel Zabalza gogoan 35 urteren ostean

Ostiralean izan ginen Lohizune Amatriarekin, Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kidea eta Mikel Zabalzaren ilobarekin, aurten 35 urte bete izan direlarik Mikel Guardia zibilak atxilotu zuela. 20 egunen buruan bere gorpua agertu zen Bidasoako uretan. Urte asko dira, baina urtero-urtero eskaera berberarekin, egia ,justizia eta erreparazioarena alegia. Aurten bi ekitaldi antolatu zituzten larunbata eta igandean. […]