Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Apaiz kartzelaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentalaren emanaldia Ezkarozen

Bihar (apirilaren 23an) 19tan izanen da dokumentalaren emanaldia Ezkarozeko Juntetxean. Bertan Xabier Amuriza eta Juan Mari Arregi izanen ditugu euren bizipenak partekatzen gaurkoan gurean izan dugun dokumentalaren zuzendaria den Ritxi Lizartza lagun dutela. Berak adierazi digu hauxe izanen dela bere 100. emanaldia eta aldarrikatu du horrelako istorioak kontatu behar direla. Irunberrin izanen dira ere 29an […]