Gidari Artzain Eskolako proiektuen aurkezpenak egiten dabiltza Pirinio luze-zabalean

Badira jada urte batzuk Erronkarin artzai eskola bat garatzeko ideiarekin dabiltzala. Lehendabizi Artalde elkartea sortu zuten honen aferak aurrera eramateko. Hortikan, proiektura jendea atxikitzen joan zen eta gaur egun Gidari Artzain Eskola proiektuak aurrerapausu nabarmenak ematen dabil. Egindako bidea eta etorkizunean zer izan nahi duten aurkezpenak egiten dabiltza Pirinioetan zehar, Ansotik Aezkoaraino. Horiek aitzakitzat hartuta […]

Pirinioetan eta oro har Nafarroan lehen sektorearen etorkizuna bermatu nahiean sortu da Artalde proiektua

Abeltzaintza estentsiboari hauspoa eman nahiean sortu zen Artalde proiektua. Finean Nafar Pirinioetan artzain eskola bat eraiki eta arautzea bertan eta Nafarroan dauden beharrei erantzun diezaion. Erronkari eta Zaraitzuko abeltzain zenbait eta bertako lehendakaria izandako Eneko Egiguren daude talde sustatzaile honetan eta badoaz pixkanaka-pixkanaka eraikitzen etorkizuneko artzain eskola hori, betiere begiratuta beste toki aunitzetan dauden egitasmo […]