Bertsolari Txapelketako finalari errepasoa Beñat Hach-Embarek lagunarekin

Ia 14000 lagun batu zituen Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak, zeinetan Maialen Lujanbiok eskuratu zuen bere hirugarren txapela Amets Arzallusi buruz-burukoan gailenduta. Saio borobila izan zen eta hasieratik aritu zen Maialen koxka bat gorago. Halere, beste zazpi bertsolariek bikain aritu ziren. Honetaz solastu gara Bertsolari aldizkariko Beñat Hach-Embarek lagunarekin bera aritu baitzen bertsoen transkripzioa […]

Egun On, Auñamendi! Orhipean eta Bertsolari aldizkaria

Saio honetan Otsagabiara joan gara, asteburu honetan bertan ospatzen baita Orhipean festa. Honen inguruan Sergio Itxaso izan dugu gurean solasean. Ondoren, Bertsolari aldizkaria ezagutzera joan gara Beñat Hach-Embareken eskutik. Izenburua: Abuztuaren 24ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Bertsolaritzaren kalitatezko jarraipena egiten duen komunikazio proiektua ezagutzen

Bertsolaritzan zentratutako proiektu komunikatiboa dugu Bertsolari. Hamarkada luzeak daramatza bertsoaren munduaren kalitatezko jarraipena egiten, patxadaz eta egile anitzek eginiko proiektua. 3 lagunen koordinazio lanak eta diseinua egiten duen beste batek ematen dute hiru-hilean behin Bertsolari aldizkaria. Euren harpidetza kanpaina aitzakitzat hartuta aldizkariko kidea den Beñat Hach-Embarek lagunarekin izan gara gaurkoan. Harpidetza egiteko: Bertsolari aldizkariaren webgunea […]