Bertako bizitza hauspotzeko dator Agoitzeko Zokoa

Irati Bizirik plataforma jarri du abian Zokoa deritzon merkatua. Oraingoan 34 postu izanen dira eta bertako ekonomia eta produktuak sustatzeko dator merkatu hau. Ez dira produktuak soilik, ekimenak ez dira falta lehen merkatu honetan musika eta egurrezko teilen lantze erakustaldia besteak beste. Honen inguruan solasten izan gara Carmen Cosin lagunarekin.   Carmen Cosin Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agoitzeko Zokoa, Jose Alfaroren erakusketa eta Erronkariko konexioa

Saioa Agoitzen eman dugu ia osotasunean. Lehendabizi igandean Irati Bizirik plataformak abian jarriko duen Zokoa ezagutzen hasi gara Carmen Cosinen laguntzarekin. Ondoren, Jose Alfaroren argazki erakusketa lantzen ibili gara Javier Ayerra Atxurekin. Bukatzeko, Juan pito bentan izan garan Julian Gabasekin solasean. Izenburua: Irailaren 10eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko