Azoka ekologikoa Ariben izan zen igandean

Urtero lez izan zen asteburu honetan Aribeko Produktu ekologikoen Feria. Aurtengo edizioan 25 postu izan ziren ibaiertzean, baita zura lantzeko erakustaldia ere. Jende andana batu zen edizio honetan eta ostiralean aprobetxatu genuen azoka antolatu duen Patxi Antxorenarekin solasteko.   Patxi Antxorena Irati Irratian:  

Egunon Auñamendi! Pirinioan lan eta bizi azoka Abaurregainan eta Nori komikia

Euskararen egunaren biharamunean ere jarraitzen dugu Pirinioan. Eta igandeko azokari buruz mintzatu da Irati irratian Ainara Ekisoain Pirinioan bizi eta lan ekimeneko kidea. Bertsolari aldizkariak NORI komikia plazaratu du, euskara batua patentatu eta saltzeko asmoa agertzen den Xabi Paya eta Patxi Gallegok ondutako lanean. Izenburua: Abenduaren 4ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko