Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta ekintzailetza diru laguntzak

Gaurko lehen geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrena, Euskalerria irratian egin dugu geldialdia Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan. Bukatzeko, Gupirinioko Naia Sanchez izan dugu ekintzailetza eta mikro-enpresei zuzendutako diru-laguntzen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Ekintzaile eta mikro-enpresendako diru-laguntzen ingurukoak azaltzeko informazio bilkurak Ariben eta Espartzan

Nafar Gobernuak Pirinioko Planaren baitan diru-laguntza deialdia luzatu du ekintzaile eta mikro-enpresei zuzendurikoa. Osotara 940000 euro inbertituko dituzte diru-laguntzaren bueltan eta honen nondik norakoak azaltzeko bi informazio bilkura eginen dituzte, ekainaren 8an Ariben arratsaldeko 17:30tan eta ekainaren 14an Espartzako Mukurzuria kanpinan goizeko 11 etan. Hau guztiaz solastu gara Naia Sanchez Gupirinioko kidearekin. Informazio gehiago: GUPIRINIOA […]