Mikel Zabalzaren oroimena gogoan beste behin ere

Egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea eduki ezean Mikel Zabalzaren kasuan lanean jarraituko dute Mikel Zabalza Gogoan Herri ekimeneko lagunak. Iaz pandemiak eraginda modu berezian egin zuten, aurten aldiz ohiko ekimena eginen dute abenduaren 3am Orbaitzetako Olan. Halere ez da ekimen bakarra izanen, abenduaren 2an Non Dago Mikel dokumentala ipiniko da Auritzeko kultur etxean […]