Biela y Tierra liburua aurkeztuko dute Jaurrietan

2019. urtean 3000km egin zituzten bizikletaz Iberiar Penintsulan zehar, agroekologia eta elikadura subirautza proiektuak lotzen. Honen inguruko egunerokoa eraman zuten eta jendearen eskakizunei erantzunez erabaki zuten proiektua liburu bilakatzea. Liburua Biela y Tierra dugu eta proiektuaren laburpen bat da, zeina gaur Jaurrietan aurkeztuko duten Pirimakume emakume sareak gonbidatuta. Honen inguruan Ana Santidrian eta Edurne Caballerorekin […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sustraiak bota tailerrak eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Sustraiak bota tailerren inguruan aritu gara Arreako Esther Monterorekin, zeinekin agroekologiaz, elikadura subirautzaz eta ekofeminismoaz aritu garen. Bukatzeko,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz erruduntasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sustraiak botako dituzte elikadura subirautza eta agroekologia hazi dezan zonaldean

Asteburuan hiru tailer antolatu ditu Mugarik Gabek Pirinioetako emakume elkarte ezberdinek lagunduta. Agroekologia, Elikadura subirautza eta Ekofeminismoa ardatz izanen dute tailer hauek. Arrea elkarteak zuzenduko ditu hausnarketa saio hauek eta honetaz solasteko Esther Monterorekin izan gara. Deialdiak:Aribe Abenduak 18, 18:00 Aezkoako EtxeanOtsagabia Abenduak 19, 11:00 ZatalarrañasBurgi Abenduak 19. 18:00 Udaletxean Esther Montero Irati irratian