Egun On, Auñamendi! Ekoalde, Aralar irratia eta Covid Neurrien eraginkortasuna

Gaurkoan elikagai ekologikoen bueltan hasi dugu saioa, horretaz solasten egon baikara Ekoaldeko koordinatzailea den Jon Garay lagunarekin. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu. Lekunberrittik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz neurrien eraginkortasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sustraiak bota tailerrak eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Sustraiak bota tailerren inguruan aritu gara Arreako Esther Monterorekin, zeinekin agroekologiaz, elikadura subirautzaz eta ekofeminismoaz aritu garen. Bukatzeko,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz erruduntasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Neurogarapena eta hezkuntza, Covid gakoak eta Euskaraldiaren balorazioa

Gaurko saioa neuro-garapenaz eta hezkuntzaz solasten hasi gara Eloy Capapay terapeutaren laguntzarekin. Ondoren, Elhuyar fundazioko Ana Galarragak Covid 19aren gakoak ekarri dizkigu. Gaurkoan, gaitzaren berrinfekzioetaz solastu zaigu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Euskaraldiaren balorazioa egiten. Izenburua: Abenduaren 10eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Hatortxu Rock, Aralar irratia eta Elhuyar fundazioko gakoak

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz txertoek sorzten duten errezeloaz aritu zaizkigu. Bukatzeko,Hatortxu rock elkartasun jaialdiko nondik norakoak azaldu dizkigu Aitor Agirrezabalek. Izenburua: Abenduaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Covid-aren gizarte baldintzatzaileak eta Estatu Batuetako bozken ondorena

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren,  Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz gizarte baldintzatzaileen inguruan aritu zaizkigu. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunak Alan Alexander Malfavoni eginiko elkarrizketa ekarri dugu, zeinekin Estatu Batuetan izandako hauteskundeen inguruan aritzen diren. Izenburua: Azaroaren 24ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Jakiak Ehuntzen, Aralar irratia eta Elhuyar fundazioko Covid gakoak

Gaurko saioa Jakiak Ehuntzen egitasmoa ezagutzen hasi gara Jone Alastueyren laguntzaz. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19rako aerosolen inguruko ekarpena jarri dugu. Izenburua: Azaroaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Intsumisioa, Aralar irratia eta Covid 19aren gakoak Elhuyar fundaziotik

Gaurko saioan Gaizka Arangurenekin izan gara Intsumisio garaien inguruan solasten. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19rako Test berrien ekarpena jarri dugu. Izenburua: Urriaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko