Pirimakume logoa

Emakumearen egunaren balorazio positiboa egiten du Pirimakume emakume sareak

Martxoaren 8a pasa da baina bertan agertarazitako eskakizunak darraite. Zaintzak partekatu eta sistema publiko baten pean egin beharra zein Pirinioetan berdintasun teknikarien beharra izan ziren nagusi, ahaztu gabe soldata arrakalak, indarkeria matxista eta beste arazo nabarmen. Horien guztien inguruan Pirimakume emakume sareko Itziar Senberoiz eta Nere Ubau izan ditugu gaurkoan. Haiek aipatu bezala geroz eta […]

Ekimenez beterik dator Agoitzen Emakumearen egunerako egitaraua

Martxoaren 8a helduta Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiek eztanda egiten dute. Aurten ere Agoitzen zenbait ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar eta guzti hauetaz solasten egon gara Maite Fernandez zinegotziarekin. Deia luzatu die entzuleei bertan parte hartu dezaten eta berdintasunerantz pausuak ematen jarrai dezaten.   Maite Fernandez Irati irratian