Egun On, Auñamendi! Martxoaren 8ko balorazioa, Mendian Hil Hirian Hil eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan Martxoaren 8ari begira hasi dugu saioa zeinetan Pirimakumeko Nere Ubau eta Itziar Senberoiz izan ditugun egun honen balorazioa egiten. Ondoren, mendia eta hiria, bizitza eta heriotza lantzen dituen Mendian Hil Hirian Hil dokumentala izan dugu hizketagai Iñaki Peña zuzendariarekin. Bukatzeko, Juan Pito bentara egin dugu bisita eta bertan izan dugu Julian Gabas bertako kronika […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Agoitzeko emakumearen hilabetea eta emakume palestinarren borroka Hala Bedin

Gaur, asteartea izanik Aralar irratian hasi dugu jarduna zeinetan Martin Juanenak bertako kronika egin digun. Ondoren, Emakumearen eguna aprobetxatuz Agoitzeko Emakumearen hilabeterako prestatu duten egitaraua ezagutzera joan gara Maite Fernandez zinegotziaren laguntzarekin. Bukatzeko, Ane Alberdik Hala Bedin egindako kolaborazioa ekarri dugu Palestinako emakumeek eramaten duten borrokaz jabetzeko. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]

Ekimenez beterik dator Agoitzen Emakumearen egunerako egitaraua

Martxoaren 8a helduta Emakumearen egunaren inguruko ekitaldiek eztanda egiten dute. Aurten ere Agoitzen zenbait ekimen antolatu dituzte martxoa osoan zehar eta guzti hauetaz solasten egon gara Maite Fernandez zinegotziarekin. Deia luzatu die entzuleei bertan parte hartu dezaten eta berdintasunerantz pausuak ematen jarrai dezaten.   Maite Fernandez Irati irratian

Martxoak 8 emakumeen ahotsa entzunarazteko eguna

Egunero izan behar luke Martxoaren 8a eta egunero eman beharko genieke ahotsa emakumeei. Gaurkoan hori egin dugu eta 14 emakumek bidali dute euren ekarpena. Sistema arrakalatzearen beharra nabarmena dela argudiatu eta mobilizatzera deitu gaituzte gaurkoan. GORA EMAKUMEEN BORROKA! GORA BORROKA FEMINISTA! Parte hartu dute: Silvia Calvo, Oihana Lorea, Lohizune Amatria, Karmele Galartza, Ainhoa Bueno, Leire […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin irratia, Martxoak 8ko ahotsak eta MTorres lan gatazka

Saio hau  Xorroxin irratia bisitatzen hasi dugu, Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Ondoren Martxoak 8 dela eta Pirinio eta Agoitzeko emakumeen ahots eta aldarrikapenak entzun ditugu. Bukatzeko, MTorres-eko lan gatazka ezagutu dugu Pedro Rey ELAko delegatuaren eskutik. Izenburua: Martxoaren 8ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Martxoaren 8an sistema arrakalatzera doaz

Potente dator Martxoaren 8a eta honen inguruan Pirimakumeko Cristina Saura eta Itziar Senberoizekin solastu gara. Pandemiak egoera okertu du sistema heteropatriarkal kapitalistaren mesedetan eta hori aldatzeko asmoz zenbait ekimen antolatu dituzte Pirimakumeko sarearen baitan dabiltzan emakume zein emakume taldeak. Astelehenean morez jantzi ditzagun gure herrietako kaleak! . Cristina eta Itziar Irati irratian

Gure Aizpeako Kristina eta Karmelerekin Aezkoako martxoaren 8az elekatzen.

Marxoaren 8a bueltan da. Beste toki askotan bezalaxe Aezkoan egitarau oparo batekin datorkigu Gure Aizpea elkarteak antolatuta. Horretaz elekatzen Karmele Galartza eta Kristina Saura izan ditugu gaur gurean. Martxoak 7-8rako egitaraua: Gure Aizpeako Karmele Irati irratian Gure Aizpeako Kristina Irati irratian

Martxoak 8 Agoitzen, Marisa Goñirekin solasean

Igandean izanen da Emakumearen Eguna eta Euskal Herriko hainbat herri zein hirietan Agoitzen ere hainbat ekimen antolatu dituzte egun hau ospatu eta aldarrikatzeko. Guzti honetaz solasteko Marisa Goñi Berdintasun zinegotziarekin egin dugu topo, lehen eskutik jaso dezagun Agoitzen izanen den egitaraua. Martxoak 7-8rako egitaraua: Marisa Goñi Berdintasun zinegotzia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Martxoak 8 Aezkoan eta Agoitzen

Gaurko saioan Gure Aizpeako kideak diren Cristina Saura eta Karmele Galartza izan ditugu. Aezkoan, martxoaren 8aren karietara antolatutako kontuetaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Agoitz aldera jo dugu eta bertako Berdintasun zinegotzia den Marisa Goñirekin aritu gara martxoaren 8rako hirian antolatu duten ekimenetaz . Izenburua: Martxoaren 5eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko